Bibotea jartzea baino gehiago

  • Gizon maskulino bat irudikatzen duen emakume bat, performance bat egiten ari dena, inpaktua bilatzen duena, genero arauak puskatzen dituena eta kontzientzia feminista duena. Hori da Drag King bat.

Kattalin Miner (burezurdun bisera beltzarekin) eta Josebe Iturrioz (eskuinean, gorbatarekin), Medeak kolektiboak webgunean plazaratutako artxiboko irudian.
Kattalin Miner (burezurdun bisera beltzarekin) eta Josebe Iturrioz (eskuinean, gorbatarekin), Medeak kolektiboak webgunean plazaratutako artxiboko irudian.

Drag Kingek oinarrian genero arauekin hautsi nahi dute. Queer teoria dute oinarri eta performancea helduleku. Emakume* Abertzaleon Topaketa Feministak antolatu zituen Bilgune Feministak pasa den maiatzean. Bertan, Medeak kolektiboak Drag King tailerra eskaini zuen, Kattalin Miner eta Josebe Iturriozek gidaturik. Arlo praktikoa lantzeko apenas eman zuen denborarik, testuinguru eta balore batzuetan kokatzea lehenetsi zutelako. “Gizartearen arabera, zer da emakume egiten nauena? Alua. Zer gizon? Zakila. Hori eta horren baitan sortutako etiketa guztiak dira laburrean genero eraikuntza”, hasi zen Iturrioz.

Jaso dugun hezkuntza medio, aludun eta zakildunek jarrera desberdinak hartzera ohitu gaituzte. Emakume femeninoak eta gizon maskulinoak baitira sozialki eta kulturalki gorpuzkera “normalak”. Hori eraikitako zerbait dela aldarrikatzen du feminismoak, botere harreman batzuen baitan dagoelako. “Titiak estaltzen ditugunean eta zakila jarri, jendeak hori eraikuntza faltsua dela esan dezake, plastikoa dela. Baina feminitatea ere eraikitako zerbait da, artifiziala”, dio Minerrek. “Europari ez zaio interesatzen emakume libreak egotea”, jarraitu du Iturriozek; “horregatik hil zituzten sorginak, kapitalismoak nahi ez zituen emakumeak zirelako. Gerora, interesatzen zaien emakume motak sortu dituzte: esanekoak, beldurtiak, alaiak...”.

Drag Kingak arazo baten aurreko erantzunak dira, gorputzen bidez islatzen direnak. 60 eta 70eko hamarkadetan izan zuen eragina azpimarratu dute. Mugimendu artistiko eta politikoa izan zen.

Drag King bakoitzak maskulinitarearen ikuspegi desberdina islatzen du. Tailerrean azaldu zuten “kontrolaezina” den parodia dela, eta horregatik izan direla maiz kritikatuak: “Barruan duzun kaka guztia ateratzen da. Normala. Urte asko daramatzagu matxiruloak aguantatzen eta hau guztia horren isla da”, mintzo da Iturrioz. Emakumeok maskulinitatea aukeratzen dugunean ondokoa deseroso sentiarazten dugula gehitu du Minerrek.

Era berean, maskulinitatea boterea dela diote eta, finean, hori ere gorpuzten dugula. “Baina emakume maskulinoak sortzen direnean ez da maskulinitate boteretsurik sortzen. Ez dira gorputz pribilegiatuak, kontzientziadunak baizik”.

Nola gorpuztu?

Batetik, azaleko aldaketa batzuk egin behar dira: moztu eta txikitutako ilea bizarra jartzeko, benda bularrak estaltzeko, kondoia eta algodoia zakila egiteko, arropa berezia jantzi... “Traje maskulinoa janztean, zeharo aldatzen da emakumeen jarrera eta hori ikustea oso aberasgarria da”, dio Iturriozek. Hain justu, jarrera aldatzea da funtsezko bigarren osagaia: ibilera, hitzak, begirada... “Neskek ez dakigu gorputza maskulinizatzen, kodigo guztiak lapurtu dizkigute. Ez dakigu eskua ematen, saiatu arren bi muxu jasotzen baititugu beti”, nabarmendu du Minerrek.

Drag Queenak, normalean, banaka eta eszenatokian azaltzen diren moduan, Drag Kingak aberasgarriagoak dira taldean, maskulinitatea areagotzen delako.

Honekin guztiarekin genero arauak hautsi eta zirrara sortzea dute helburu: “Hamar bat minutuko inpaktua izango da, eta kritikak sortuko ditu. Baina jada sortu da eztabaida edo txip aldaketa ingurukoengan”, esan digu Iturriozek. “Lau kabroi ikus ditzakegu, baina atzean lau pertsona daude. Lau feminista genero eraikuntzari eta mina eman digunari egurra ematen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Gorputz hotsak
"Ederrena izanen zen okupa motorizatu guztiak desagerraraztea"

Behar ez den lekuan autoa aparkatzen duten gidariak salatzen hasi zen Juan Larreta (Iruñea, 1968) duela bost urte. Esklerosi anizkoitza duenez, desgaituak diren pertsonentzako aparkalekuetan autoa uzteko txartela dagokio. Urteak daramatza Nafarroako txartelen erregistro... [+]


Gorputzaren konkista

Gorputzaren gaiak pisua hartu du egungo diskurtsoetan, era askotara agertzen zaigu. Hala ere, eztabaida berri samarrak dira: beste garai batzuekin alderatuta, gorputza nahiko baztertua egon da Mendebaldeko pentsamenduaren historian.

Niri, egia esan, lagungarria egiten zaizkit... [+]


Aireportuko anekdota bat

Askotan nahastu izan nau kanpo begiradak mutiko nerabe batekin, hori ez da berria. Berria ez denez, grazia egitetik gogaitzera pasa izan nau. Berria ez denez, geroz eta erantzun epikoagoak botatzeko gaitasuna garatu dut, egoeraren gaineko kontrola neureganatuz. Eta kontrola... [+]


2024-02-11 | Diana Franco
Teknologia
Neuro-txertoak

Txertaketa landare baten zatia beste landare bati lotzea da. Espezie berriak sortzeko modu artifiziala. Horrela, bi espezieak organismo bakarra bailiran hasiko dira. Badirudi preziatzen ditugula nahasketa hauek gizakiok, batzuetan egoera konplexutan landareei hazteko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude