Intsusadia edanean

  • Urteko ikuskizun ederrenetako bat igaro berria dugu: sagastiak loretan. Milaka sagasti han eta hemen paisaia zuritzen, xuri-gorritzen, arrosatzen. Sagarrondoak, Malus x domestica, makina bat urtetan eman diguna sekula ez dugu behar bezala eskertuko; ni pozten naiz gero eta toki gehiagotan loraldi honi egiten zaion gorazarrearekin. Elorri zuria, Crataegus monogyna, loratzen denean etortzen dela benetako udaberria entzun izan diot maiz Pello Zabalari. Loraldi haren zain izaten dira sagarrondoak bere ikuskizunari ekiteko. Ez da, ordea, bakarrik loratzen. Intsusa ere, Sambucus nigra, hor izango du loraldi lagun.

Intsusa, Sambucus nigra (Arg.: Jakoba Errekondo)
Intsusa, Sambucus nigra (Arg.: Jakoba Errekondo)

Intsusaren lorea ere ederra da, alde askotatik. Ikusgarria, multzo zuri-laru handietan urrutitik antzematen zaio. Usain goxoa hedatzen du, hordigarria gabe. Eta probetxu handikoa da, bai lorea bera, baita ernaldu ondoren haziko duen pinporta koxkor beltxa ere. Pinporta horiekin marmelada, jelea, erreximenta eta antzeko kontserba gozoak egin ohi dira. Saiatu, ez zara damutuko. Gozotik bezala, ardoa ere egin daiteke intsusaren fruituarekin. Ondo heldu denean, zanpatu eta muztioa irakiten utzi. Hona bide bat: hogei kilo intsusa koxkor heldu zukutu eta muztioa kendu; kilo bat ezti eta 35 gramo gatz erantsi; 20 litro ur nahasi, eta toki epel batean irekita irakiten utzi. Lehen hartzidurak aparra sortuko du; baretzen denean, azpiko amarik gabe, beste ontzi batera pasa, eta, bigarren irakinaldi luzea egiteko, itxita, toki fresko batean utzi. Hilabete batzuen ondoren, dastatuz erabaki noiz dagoen edateko onenean. Neuk ez dut sekula egin, baina, inork asmoa hartzen badu, gustura dastatuko nuke.

Fruituei itxaron beharrik gabe, loreekin ere egiten da ardoa. Bost litro ur eta bi kilo eta erdi azukre beltz berotu, hiru limoiren zukua erantsi, kilo eta erdi intsusa loreekin nahasi eta, estalita, egun betez egonean utzi; oihal batekin iragazi, eta tapa hariduna duen botila edo ontzi esterilizatuetan sartu eta utzi. Muztio gozoa izango da. Ardotzeko, iragazitako muztioa irekita hartzitzen utzi, eta, irakina amaitutakoan, botilaratu. Hutsik edo urardotuta, berotuta edo hotza edan daiteke. Hori bai, hori dastatu izan dut: bikaina!


ASTEKARIA
2017ko ekainaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fruitu zuhaixkak
2023-01-26 | Garazi Zabaleta
Anthony Uranga
“Fruituak erosi beharrean etxaldean biltzera geroz eta bezero gehiago dator”

Duela lau bat urtetik Kanboko Biperduna etxaldean ari da lanean Anthony Uranga gaztea, barazkiak eta euskal piperrak ekoizten. Orain, baina, proiektu propioa du eskuartean: 2.000 ahabiondo landatuko ditu Biperdunatik hurbil dagoen Arkaitz baserriko lursailean, eta landareak... [+]


Ardoa eta klima aldaketa

Beaune (Borgoina, Frantzia) herri ardogilean, mahats uztaren erregistroak gorde dira ia 700 urtez, 1354. urteaz geroztik.


Ardoak pestizidak daramatzanez, ezagutu ditzagun haien zaporeak

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak... [+]


Eguneraketa berriak daude