Gaitzespenaz harago

  • Gure morala, justizia eta abar, aukeramenean oinarritzen dira. Gizakia libre da ongia edo gaizkia aukeratzeko; beraz, gaizkia egiten duenari zigorra. Ez ote da normala?

Gure morala, justizia eta abar, aukeramenean oinarritzen dira. Gizakia libre da ongia edo gaizkia aukeratzeko; beraz, gaizkia egiten duenari zigorra. Ez da normala?

“Nahi duguna aukeratzeko erabateko askatasuna dugula: ideia hori ez da zuzena eta sufrimendu handia eragin du. (…) Gure sexu-orientazioa ez da aukeratzen, baizik eta programatuta dago umetokitik. (…) Pederastia ere garunaren garatze-fase goiztiar batean programatzen da” (480. or.).

Gizakion jokabidean faktore biologikoek, genetikoek, neurologikoek, haurtzaroko heziketak eta esperientziek, ingurune sozio-ekonomikoak... eragiten dutela jakinda, kondena sutsuak baino askoz gehiago interesatzen zait zergatikoak “ulertzea”, adibidez: zergatik sentitzen dute gizon batzuek haurrenganako sexu-erakarpena, eta zergatik kontrolatzen dute batzuek errazago eta beste batzuek nekezago joera hori? Zergatik gara gizonok emakumeak baino bortitzagoak, batzuk beren seme-alabak hiltzeraino hauen amarenganako gorrotoz? Eta abar. Galdera horiei “oso gaizto eta maltzurrak direlako” erantzuteak gutxi asetzen nau ni, “gaizto eta maltzurrak” zergatik garen jakin nahi dut. Baina geure emozio, interes edo aurreiritziak jokoan daudenean, ez da onartzen galdezka hastea: delitua edo krimena zuritzea omen da hori, ahulezia eta konplizitatea, biktimentzat iraingarria.

Oraintsu arte askorik ez dugu jakin geure burmuin edo garunaren funtzionamenduaz. Orain neurozientziak egundoko aurkikuntzak egiten ari dira gizakion jokabideaz

“Gaixotasun psikiatrikoak edo neurologikoak dituzten pertsonez beteak daude espetxeak” (228. or.). “Gure herentzia genetikoak neurri handian baldintza dezake gure jokaera erasokor eta kriminala”; eta nerabeei buruz ari delarik, neurologoak dio: “Gaizkile hauei maiztasun harrigarriz detektatu zaizkie arazo psikiatrikoak; espetxean dauden mutilen kasuan proportzioa %90eraino ere iristen da” (224. or.).

Oraintsu arte askorik ez dugu jakin geure burmuin edo garunaren funtzionamenduaz. Orain neurozientziak egundoko aurkikuntzak egiten ari dira gizakion jokabideaz; eta aurkikuntza horiek erronka izugarrien aurrean jartzen dituzte gure irakaskuntza-sistema, morala, sistema juridiko eta penala.

Biziki gomendatzen dizuet Dick Swaab holandar neurologoaren liburua irakurtzea: Somos nuestro cerebro (Nous sommes notre cerveau). Eztabaida handiak eragin ditu, baina ados ez dagoenak ez lioke, nire ustez, erlijio, moral, filosofia edo ideologiatik erantzun beharko, baizik eta beraren ikerketa-eremutik. Eta ikusirik geroz eta zientzialari gehiago dabiltzala ildo beretik –gure artean interesgarria Gurutz Linazasoro–, ez genuke aurkikuntza horien aurka borroka antzurik hasi behar, historian hainbestetan bezala. Buru osasuntsuagoak eta jendarte sanoagoa eraikitzeko giltzarri garrantzitsuak eman diezazkigukete!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko ekainaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude