Film baterako moduko greba

  • Ez. Zutabe honetan ez dugu normalean kulturaz idazten, politika ekonomiko sozial eta laboralak izaten ditugu hizketagai. Gaurkoak ordea, film kritika baten antza izan dezake: zinematografiaren artea erabili baitaiteke klase borrokaren zerbitzura eta euskal langile mugimenduaren historia gogoratzeko.

Etxebarriko “Bandas”-eko grebari buruz ari naiz, duela 50 urte gertatua, eta orain zinemagile gazte batzuek dokumentalera ekarria. Doxa produzkio-etxearen eskutik, Larraitz Zuazo zuzendariak gidatu du 163 egun filma eta joan den astean estreinatu zuten ETB2-n.

Esanguratsua eta nabarmentzeko modukoa da 1967an oraindik jaio ere egin ez ziren gazteek izan duten ausardia eta pazientzia. 163 egun iraun zuen greba luze hartako protagonistak bilatu eta borroka hura kontatu dute, profesionaltasunez eta zintzoki, izan irudi historikoak erabiliz nahiz eszenak berreginez. Kausa solidarioen zerbitzura jarri dute zazpigarren artea, oroimen historikoa eremu sozialera eta politikora eramanez, langileen mundura. Ederra litzateke langile greba honen antzeko beste historia batzuk ere eramango balira pantaila handira, Euskal Herrian halako asko geratzen baita oraindik modu honetan kontatzeke: zuzenean eta interferentziarik gabe.

Baina zinemagileek ezin dute hortik bizi, ekonomikoki ez omen da errentagarria. Euskal erakundeek halako lanak sustatu eta babestu beharko lituzkete, memoria historikoa berreskuratzeaz ari baikara, kasu honetan klase borrokaren atzean dagoena. Egungo belaunaldien ongizatea, orain krisiak murrizturik badago ere, atzoko greba eta barrikadetatik hasi ziren eraikitzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


2024-04-21 | Iñaki Barcena
Mecaner ez itxi!

Euskal autogintzaren industrian gertatzen ari den adibide esanguratsu batekin natorkizue. Duela urte erditik (2023-09-01), Mecaner Urdulizko (Uribe Kosta) autogintzako trokelgintza enpresako 148 langile euren lanpostuak galtzeko zorian daude. Enpresa bideragarria da eta... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude