Domingotarrei esaten zieten jakobino

  • XIII. mendean domingotarrek komentu bat fundatu zuten Parisko Saint Jacques elizaren alboan, izen bereko kalean. Ordena erlijiosoak hirian zuen lehen egoitza zen eta, hala, pixkanaka, fraile domingotarrei jakobino esaten hasi ziren.

1789ko urrian, Frantziako Iraultzaren ordezkari muturrekoenak domingotarren beste komentu bat, Saint Honoré kalekoa (irudian), hasi ziren erabiltzen bilgune gisa. Egoitza 1794ko uztailean itxiarazi zuten; beraz, bost urtez ere ez zuen iraun. Baina tarte hura nahikoa izan zen talde politikoari jakobino ezizena jartzeko eta haiek, azkenean, izena ofizialki hartzeko. Egun, jakobinismoa jarrera politiko erradikalaren sinonimoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1789ko Frantziako Iraultza
Pastelak jan ditzatela?

Frantziar Iraultzan Luis XVI.a gillotinatik Maria Antonieta baino lehenago pasa arren, austriar artxidukesaren lepoa eskatzen lehenago hasi ziren. Zergatik ordea?


Esklabotza
Haiti, iraultza eta mendekua

1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]


Napoleon ez zen sekula Waterloon egon

1815eko ekainean, Napoleonek azken eta behin betiko porrot militarra izan zuen Waterlooko guduan. Baina Napoleonek ez zituen sekula udalerri hartako lurrak zapaldu.


'Retour des cendres', Napoleonen hileta luzea

Longwood, Santa Helena uhartea, 1821eko apirilaren 16an. Erbestealdian zela eta hil baino bizpahiru aste lehenago, Napoleon Bonapartek azken nahia erantsi zion bere testamentuari: Parisen ehortzi zezaten nahi zuen, “Sena ibaiaren ertzean, hainbeste maitatu dudan frantziar... [+]


Argien (eta ilunen) polizia

Paris, 1667. Luis XIV.aren erregeldian, Colbertek hiriburuko polizia lotinantaren postua sortzeko agindua eman zuen.


Eguneraketa berriak daude