Bizipenekin sortzen duguna, horixe da magia

Oreretako AsteBatzuk ekimenean hartu dut parte. Ekimenean izena eman nuenean euskaraz ahalik eta gehien aritzeko helburua jarri nion neure buruari bai eta hizkuntzarekiko eta inguruarekiko sentsibilitatea areagotzea.

Lehenengo egunean txapa jarri, herrira jaitsi eta ohikoa ez den denda batean sartu nintzen. Dendariari, Kaixo esan eta berak berdin erantzun zidan. Ordura arte, agurretik at emakume hura ez dut entzun inoiz euskaraz hitz egiten. Beste bezeroekin gazteleraz entzun arren zergatik ez naiz euskaraz aritu?

Oraingoan euskaraz hitz egitea erabaki nuen. Erosketa egiteko garaian zalantza bat eduki nuen eta irribarretsu euskaraz egin nion galdera; berak poliki eta euskaraz erantzun zidan. Poz-pozik eskerrak eman nizkion.

Orduan gizon bat sartu zen; bezero ezaguna zela sumatu nuen eta beraien artean gazteleraz hitz egiten hasi ziren. Zalantza berri bat sortu zitzaidan eta orain ere euskaraz aritu nintzen. Pentsakor geratu ostean poliki euskaraz erantzuten hasi zen. Bukatu zuenean beste bezeroak harrituta hauxe esan zion gazteleraz:

– Ez nekien euskaraz hitz egiten zenuenik? Ze polita, ezta?

– Alabak badaki euskaraz, baina nire senarrak ez. Asko kostatzen zait, ez dut ondo hitz egiten.

– Ba oso ondo egiten duzula ematen du.

Gizonak pozik begiratzen zion.
Orduan nik zera esan nion:
  

– Oso ondo hitz egiten duzu. Euskaltegirik naturalena harremanekin sortzen dena da. Gehiagotan etorriko naiz hona eta euskaraz hitz egingo dut zurekin, ados? Horrela praktikatuko dugu.

Estereotipoei bizkarra ematen ez badiegu, erraztasun gehiago dugunok ez bagara aritzen, ez badugu aurrean duguna behar bezala kontuan hartzen, zer espero dezakegu, zer eskatuko diegu besteei?

Irribarre handi bat bota zidan, ordaindu eta neu ere irribarrea ahoan joan nintzen. Joan aurretik, beste bezeroak gehiagotan euskaraz hitz egin behar zuela esan zion dendariari, ederki egiten zuela, soinu politak botatzen zituela. Hizkuntzarekin zituzten bizipenei buruz modu baikorrean hitz egiten utzi nituen. Lehen eta bigarren hitza beti egiten dut euskaraz, baina gaztelerara zenbatetan jotzen nuen ez nintzen jabetzen.

Zer gertatu zen? Aurrena, aurreiritziei ateak itxi nizkiela eta espazio txiki batean komunikatzeko eta euskaraz hitz egiteko borondatea zuten bi pertsona elkartu zirela. Estereotipoei bizkarra ematen ez badiegu, erraztasun gehiago dugunok ez bagara aritzen, ez badugu aurrean duguna behar bezala kontuan hartzen, zer espero dezakegu, zer eskatuko diegu besteei? Nola lortuko dugu pertsona horiek euskararen gramatika ikastetik euskaraz aritzeko saltoa ematea? Euskaltegiek ez dute magia egiten; magia, bizipenekin sortzen dugun horixe da. Komunikazio bide herrikoiak zabaltzen jarrai dezagun!

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko ekainaren 04a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude