Opioaren bakea eta gerrak

  • Kordoba (Espainia), K.a. 4200. Saguzarren Haitzuloan bizi ziren gizakiek opioa kontsumitzen zuten, bertan aurkitutako arrastoen arabera. Suitzan eta Alemanian ere horrelako aztarnak topatu dira. Baina ez dakigu drogaren erabilera ludikoa, medizinala edota errituala egiten zuten.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko maiatzaren 28a
Papaver somniferum edo opio-belarraren ilustrazio zaharra, XIX. mende amaierakoa. Opio kontsumoa askoz zaharragoa da, gutxienez duela 6.000 urtekoa.
Papaver somniferum edo opio-belarraren ilustrazio zaharra, XIX. mende amaierakoa. Opio kontsumoa askoz zaharragoa da, gutxienez duela 6.000 urtekoa.

Mesopotamian, K.a. 3200ekoa da opio-belarraren edo lo-belarraren lehen erreferentzia idatzia eta horrek landarearen erabilera ludikoa behintzat baieztatzen du, “gozamenaren belarra” esaten baitzioten opioari.

Antzinako Egipton erabilera medizinala eman zioten, hainbat hieroglifikotan eta Ebers papiroan azaltzen denez. “Haur txikiek ozen oihu egin ez zezaten” balio zuen, besteak beste.

Grezian izena ipini zioten; Hipokratesek opós mekonos (lo-belar zukua) esan zion eta hortik dator opio hitza. Herodotok K.a. 425. urtean drogaren efektu analgesikoa eta antidiarreikoa deskribatu zuen eta haurrei lo egiteko ematea gomendatu.

Erroman K.o. 312an jasotako datuak oso adierazgarriak dira. Hiriko 793 dendatan saltzen zuten eta negozioaren bolumenak zerga-bilketaren %15 hartzen  zuen. Baina ez dirudi adikzio arazo larririk eragin zuenik; hainbat hitz erabiltzen zituzten, esaterako, alkoholikoak izendatzeko, baina opiomanoak izendatzeko hitz bat bera ere ez da aurkitu.

Erdi Aroan, musulmanek zabaldu zuten erabilera Europan, Iberiar penintsularen bidez, baina nagusiki sendagai gisa hartzen zen orduan.

XIX. mendean, Txinan tabakoaren kontsumoa debekatu zuten eta horrek opioarena igoarazi zuen. Hiru milioi txinatarrek kontsumitzen omen zuten. Baina Antonio Escohotado historialari espainiarraren arabera, milioi horiek biztanleriaren %0,5 besterik ez ziren eta herrialdearen populazio aktiboan eragin txikia zuen kontsumoak. Hala ere, enperadoreak opioaren merkatua etetea erabaki zuen. Eta britainiarrek aitzakiatzat hartu zuten hori Opioaren Gerrak (1839-1942 eta 1856-1860) pizteko.

Mendebaldean opioak barne-gatazka ugari sortu zuen handik aurrera. Morfina sortu zuten arazoa konpontzeko; drogaren bertuteak izango zituen, baina menpekotasunik eragin gabe. Substantzia aktiboa sintetizatzeak eta xiringaren erabilerak arazoa areagotu besterik ez zuen egin. Horrenbestez, 1895ean Bayer enpresak morfinarako erremedioa erregistratu eta eztularen kontrako xarabe moduan merkaturatu zuen. Heroina izena ipini zion.

Kanal hauetan artxibatua: Drogak  |  Historia

Drogak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-29 | Ane Irazabal
Drogaren aurkako gerraren izenean

Rodrigo Duterte presidenteak zin egin zuen Filipinetako txoko guztiak “garbituko” zituela. Esan eta egin. Droga kontsumitzeaz eta saltzeaz susmagarri ziren 12.500 pertsona hil dituzte jada indar paramilitarrek.


2017-09-10 | Reyes Ilintxeta
"Euskarak erabat estekaturik nauka eta pastorala ene pasioa da"

Lanean dabil buru-belarri Gerardo Mungia. Irailaren 16an, Etxalarren, Karmen Etxalarkoa pastorala estreinatuko dute, eta bera da egilea. Luze-zabal azaldu digu zer prestatu duten ehundik gora lagunen artean. Beste zer kontaturik ere badu iruindarrak, euskara nola ikasi eta aberastu duen esan digu. 1980ko hamarkadan Iruñean heroinak hamarnaka gazte nola eraman zituen ere gogoratu du.


2017-08-07 | Lander Arbelaitz
AEBetako Poliziak metanfetamina edateko esan zion gazte mexikar bati, bi ordura hil zen

AEBetako mugako poliziek San Diegon Cruz Velazquez Acevedo izeneko 16 urteko mexikarrari metanfetamina likidoa edateko esan zioten, egunotan argitara eman den bideo batean ikus daitekeenez eta Democracy Now hedabidean jaso dutenez. Bi ordura hil zen gaztea.


2017-06-18 | Iker Barandiaran
"Erantzukizun politiko eta poliziala argitu behar da; ez zuten heroina-trafikoa gelditu nahi"

Justo Arriola elgoibartarra da, hain justu heroinaren kontsumoaren ondorioz gazte asko galdu zituen herrikoa. Bere jatorriak, bere bizipenek eta drogen guruei polizia eta heroinaren zabalkundearen arteko harremanak “konspiranoideak” zirela behin eta berriro entzuteak A los pies del caballo, narcotráfico, heroina y contrainsurgencia en Euskal Herria (Txalaparta) lan mardula egitera bultzatu zuten. Heroinari emandako erabilera horren gaineko gertaeren hemeroteka lan izugarria... [+]


Josep Pamies epaitu dute Lleidan, marihuanaren erabilera terapeutikoa sustatzeagatik

Bi urteko espetxealdia eta 16.000 euroko isuna eskatu ditu Josep Pamies baserritar eta landareetan adituarentzako Lleidako fiskalak, aurpegirauz marihuanaren kontsumoa sustatzen duela. Pamiesen inguruan sortutako Dolça Revolució elkarteak defenditu du, argudiatuz poliziak haren etxaldean aurkitutako cannabis landare guztiak elkarteko kideenak direla.


2017-03-28 | ARGIA
Bilboko alkatearen bizkartzain bat, narkotrafikoaren aurkako operazioan atxilotua

Bilboko alkate Juan Maria Aburtok adierazi du bere bizkartzaina droga trafikoaren aurkako operazioan atxilotu izana "ezusteko handi eta desatsegina" izan dela, sekula ez duelako "susmorik txikiena ere" izan udaltzain horren inguruan.


2017-02-23 | Gaizka Izagirre
Hogei urteren ostean, 'Trainspotting 2' iritsi da!

Ostiral honetan, 20 urteren ostean iritsiko da Trainspotting filmaren bigarren zatia. Nostalgia ariketa ala benetan merezi duen ekoizpena izango ote da?


2017-01-15 | Oier Aranzabal
"Interes komertzialek berebiziko eragina dute drogen inguruko legedian"

Leire Reguero Farmazian lizentziatu zen 2007an eta 2014tik irakasle atxikia da Leioako Medikuntza Fakultateko neurozientzia sailean. Azaroan Nature aldizkari entzutetsuan kannabinoideek memorian duten eragina aztertzen zuen artikulu bat argitaratu zuen beste hainbat ikerlarirekin batera. Urteetako lanaren fruitua da argitalpena, eta kannabinoideek memorian nola eragiten duten azaltzen du, inoiz azaldu ez bezala.


4.200 marihuana porro banatuko dituzte Donald Trumpen inbestidura saioan

AEBetako presidentearen arreta piztu nahi du Columbia Barrutiko Marihuana Koalizioak, “martxan jar dezan marihuana maila federalean legalizatzeko erreforma”.  


2016-10-11 | Hiruka .eus
Haxix klubak arautuko ditu Erandioko Udalak

Haxix kontsumitzaileen elkarteak arautuko ditu Erandioko Udalak. Hori egin bitartean, urtebeteko luzamendua ezarri du Udalak. Hala, Erandio da Bizkaiko lehenengo udalerria haxix klubak arautuko dituela agindu duena.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude