Legealdiaren erdian

Kike Diez de Ultzurrun
2017ko maiatzaren 28a

Bi urte joan dira. Lehen urtea, zalantzati. Bigarrena, sendoago; udazkenetik hona, bereziki. Lauko gobernu nafarra errotu ahala, nerbiostuago ageri da oposizioa, garrasika, gezurka, irainka, mehatxuka, alderdi sozialista barne. Nafarroako sozialista gehien-gehienak Pedro Sanchezen aldekoak dira. Atera kontuak. Oposizioaren jarrera kezkagarria izanik ere, are kezkagarriagoa da Iruñeko udal gobernu taldean gertatu berri dena, horrek bai, horrek erdi-erditik higatu dezakeelako hiriburuko aldaketa, eta horren ondorioz, Nafarroakoa ere bai. Ez da batere harritzekoa batzuen eta besteen artean ezberdintasunak izatea eta gai guztietan iritzi-kide ez izatea. Gobernuan badute batzorde bat eztabaidak bideratzeko. Iruñeko Udalean ez, ordea. Horrela, Udala agintzen ari diren lau indarretatik bik –Izquierda/Ezkerrak eta Aranzadik– ohar bat igorri zuten lehengoan hedabideetara gobernu taldea krisiak jota zegoela iragartzeko, eta bazirudien prest zeudela lauen arteko ituna hausteko. Biharamunean, ordea, krisirik ez zegoela erran zuten. To eta no! Aspaldi errana eta frogatua da giro mikaztuak, elkarren arteko lehiak, ezin ikusiek eta azpikeriek ez dutela atarramendu onik ekartzen. Gainera, Iruñean ere ari da aldaketaren bidea urratzen, eta hori begi-bistakoa da.

Bizkitartean, legealdia erdira iritsi den honetan, Nafarroako Gobernuan (eta udaletan ere) den-denak adi-adi daude ea zer ekar dezakeen Nafarroara EAJk PPrekin egindako akordioak. Sekulakoak eta bi entzun ditugu akordioaren aurka estatuko hedabide eta politikari gehienen artean. EAEko ordezkari politiko batzuk ere sutsu mintzatu dira horren aurka; mikroen aitzinean, behinik behin. Eta herritar sumindu batzuek ere gartsu jo dute batzokien aurka. Nafarroan, ordea, bertzelakoa da ikuspegia. UPN, jakina, akordioaren bekaitz da, sekulan horrelakorik aitortuko ez badu ere, inoiz ere ez baitu gisakorik erdietsi Madrilen Nafarroarako. Eta aldaketaren aldeko indarren ordezkariek diote ez legokeela batere gaizki Nafarroak ere diru gehiago baliatu ahal izatea, aldaketa bera errotzeko, sos alde hori arnasbidea izanen baita Gobernuarentzat, bai eta udalentzat ere. Geroa Baik ozenki aditzera eman du hori; bertze hiru indarrek, aldiz, ahapeka, zer gerta ere, ez baita itxurosoa han gauza bat erratea, eta hemen, kontrakoa. Izan ere, kontatu dituzten gai guztiak hitzartu dituzte EAJk eta PPk beren akordioan, eta uste denez, kontatu ez dituztenak ere bai. Hau da, bertzelako gaiak ere izan dira hizpide eta bertzelako kontuak ere hitzartu omen dira; tartean, Nafarroarekin zerikusia duten gauzak, datozen asteotan jakinen dugun bezala.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Nafarroako Gobernua

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-17 | Mikel Asurmendi
Parisek meza bat balio du (*)

Politikak eta erlijioak badute ezaugarri anitz komunean. Konbikzioak behar dituzte, zintzotasuna ere bai. Alabaina, politikaren erraietan jukutria dago, makiabelismoa; estatuaren arrazoia izate oroz gainetik dago.

Parisko 2107ko abenduaren 9ko manifestazioaren historia 1958an hasi zen, ETAren sorrerarekin hasi ere. Egungo gatazka politikoa ulertzeko ETAren bilakaeraren hainbat ezaugarri gogoratu behar dira: ETA herriaren erraietatik jaio zen eta sustraiak errotzeko “santutegia”... [+]


Separatismorik ez!

Wikipediaren definizioaren arabera gizarte-bazterketa da “pertsonek gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik”. Nafarroan, hainbat dira definizio horren baitan sartzen diren marjinazio-egoerak, baina bada bat legez ezarrita dagoena, 1986tik: euskaldunon hizkuntza eskubideen zonifikazioa. Gizarte esklusioa gaitza bada, are eta okerragoa da diskriminazio hori... [+]


2017-12-17 | June Fernandez
Zapiak

Valladolid. Iraileko arratsalde eguzkitsua. Karima, Arantxa eta beste lagun bat euren seme-alabekin zeuden auzoko igerileku publikoan. Gustura zeuden zelaian, jantzirik, haurrak jolasean begiratzen zituzten bitartean. Bat-batean igerilekuko zaintzailea gerturatu zitzaien: “Hemen ezin duzue jantzita egon. Arropak eransten ez badituzue, igerilekutik alde egin beharko duzue. Bestela, poliziari deituko diot”. Zelaian jende gehiago zegoen jantzirik, baina Karimak eta lagunak hijaba... [+]


2017-12-17 | Itxaro Borda
Tabula rasa

Islandiatik etorri zaigu, azken egunetan, Utopiaren soinu banda Björk erraldoiaren eskutik eta urtea bukatzen doala Axiari aita-semeek Joseba Irazokirekin, Omaha hiriaren bihotzetik oparitzen diguten albuma, biak uztartzen ahal ditugu Eguberriko menskeria kontsumitzaileen hatzak ezabatzeko: buklean entzuten ditugu Tabula Rasa eta Wounded Knee Prayer… Egiaren errateko Oier Etxeberriaren Locuela sinetsi ezinak belarri zokoan dauzkagula garunak alaitzeko!

Erakunde armatuak orain... [+]


2017-12-17 | Irati Elorrieta
Formatuak axola al du?

Saiatu naiz zutabea txioen formatuarekin idazten. Ez dut lortu. Porrota. Baina berdin da, malgua izan eta hibrido batekin kontentatuko naiz.

Urteak dira H.rekin hizketaldi onik izan ez dudala. Nitaz duen erretratu mentalaren azpititulua konbertsaziorako ezinezko bihurtu den ama.

H.: Open mike-etan aurkitzen ditudan gazteekin hitz egiten saiatzean, like-botoia eta komentario laburrak jasotzen ditut. Pantailan bezala.

H.: Telefonorik esku artean ez dutenean ere, telefonoz ari balira... [+]


21 urte nahikoa dira! MME nekazaritzatik kanpora!

Merkataritzaren Munduko Erakundea eta Elikadura Burujabetza kontzeptu antagonikoak dira. Lehenbizikoaren helburua da urratsez urrats mundu osoan merkatu “libre” bat eraikitzea, baita nekazaritzan ere, ekoizpena oztoporik gabe eramateko munduko leku batetik bestera, produkzio-kostu txikienak dituen tokian kokatuz. Horren ondorioz, munduko eskualde bakoitza espezializatu egiten da bere testuinguruan merkeena den ekoizpena egiten. Lehiaketa horretan, ikuspegi sozialak, lokalak,... [+]


Anasagasti oso haserre dago, baina ez du arrazoirik

Iñaki Anasagasti bortizki mintzatu da hezkuntza publikoak EAEn egindako grebaz: lotsagabea izan omen da, familiei eguna izorratu die eta haurrak deformatu ditu. Argudio sorta dakar berak, Eusko Jaurlaritzaren bertsioa. Hona beste bertsio bat:


Naftalinarekin seduzitzen

Publikatu den lekuan publikatu delako, hain justu, arduratzen naute Urrutiak irakurlego horri bidali dizkien mezuek


2017-12-13 | Mikel Zurbano
Zerga atzerakada

Confesbask-en argudioak erabili dituzte alderdiok neurria legitimatzeko. Neurri honek inbertsioa handituko omen du eta beraz enplegua. Hau da erabilitako argudio nagusia eta ez da balekoa. Izan ere, aspaldiko ebidentzia enpirikoak bertan behera utzi du garai bateko mozkinak, inbertsioa eta enpleguaren arteko ekuazioa.


Langile mugimendua eta sindikalgintza oztopatzea helburu

“Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea” Gipuzkoako Foru Aldundia zuzentzen duten PNV eta PSEko arduradunek langile mugimenduaren eskubide sindikalak gutxitzeko eta sektore publikoa desarautzen jarraitzeko azken asmakizuna da. Nola ez, beren negozioen eta enpresarien mesedetan egindako ekarpen berria da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude