Karrantza, behi lurraldea

  • 150 inguru behi hazle daude Bizkaian, horietatik 110 udal bakarrean: Karrantza. Bizkaiko udalerririk zabalenean 2.700 lagun bizi dira. Horiekin batera 13.000 behi, 8.000 esnetarako. Denbora luzez etorkizun beltzeko negozioa izan da esne ekoizpena, nahiz eta panorama azken hilabeteetan argitu egin den. Karrantzako behi hazleak dira, egun, etekin handiena lortzen dutenetakoak, nagusiki Bizkaia Esnea eta Euskal Herria Esnea markei esker. Mehatxua Soriatik dator. Han egin nahi duten 20.000 buruko etxalde erraldoiak merkatua leherraraziko luke eta, seguruenik, oraindik guztiz itzali ez diren borrokak berpiztu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


2024-04-25 | Sustatu
'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.


Eguneraketa berriak daude