argia.eus
INPRIMATU
Elurre Iriarte Bañez (1972, Arizkun)
2017ko maiatzaren 24a

Sorterriko Kantanea etxean bizi da. Irakasle izana, gaixotasunak bazterrarazi zuen lan araututik 2009an, baina herri mugimenduan engaiatua bizi da. Kirika FM, bizi garen munduei begira (Metaziri, 2014) liburua du argitaratua. Oraindik orain, iaz Eako poesia egunetan egindako hitzaldia argitaratu dute: Landa eremua (eta Baztan) literaturak kontatua (Metaziri, 2017). (H)ilbeltza, nobela beltzaren astean ezagutu dugu, baina hor da beti, berdintasunaren alde Baztango mutil dantzetan nahiz pilotakada urbanistikoaren kontra Aroztegian. Arizkunen kultur taldea eratzeko lanean da orain.