Bizi ereduen talka Errekaleorren

  • Gasteiz kanpoaldean dago Errekaleor, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko gune autogestionaturik handiena. Joan den ostegunean, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren aginduei jarraiki, Ertzaintzak eta Iberdrolak osatutako operatiboak auzoa argindarrik gabe utzi zuen. Bizilagunek desobedientzia zibilarekin erantzun zieten: Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu eta hainbat lagun zauritu zituen.

Kauldi Iriondo Galarraga  |  Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 28a

1950eko hamarkadan eraiki zuten 192 etxebizitzako langile auzoa, baina 2002an, etxebizitzaren burbuila betean, osorik eraitsi eta duplexak eraikitzeko plana egin zuen Gasteizko Udalak. Auzokideak lekualdatzen hasi ziren, baina krisiak proiektua geldiarazi ostean auzoa ia hutsik geratu zen.

2012an hamar bat ikaslek hasitako okupazioaren bidea geroz eta emankorragoa da. Egun ia 150 pertsona bizi dira, eta komunitate indartsua osatzen dute: auzoa kudeatzeko hainbat lantalde dituzte eta hilean bi asanblada orokor egiten dituzte. Baratza, okindegia, musika estudioa, gaztetxea, inprimategia, haur gela eta liburutegia jarri dituzte martxan, besteren artean.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi du ostegunean Ertzaintzak eta Iberdrolak egindako esku-hartzea “erabat justifikatua” dagoela, elektrizitate instalazioa “arriskua” dela auzokideentzat eta beren segurtasunagatik moztu dietela argia. Errekaleorreko eraikinak “suntsitzeko” asmoa ere publiko egin du, eta berehalako erabakiak hartu behar direla esan du.

Errekaleor Gasteizko eta Euskal Herriko herri mugimenduan errotutako eragilea da. Herri mugimendua hauspotzeko lan egiten dute, eta Errekaleorretik aldarrikatzen dute auzoa herriarena dela. Osteguneko erasoaren aurrean, nazioarte mailako manifestazioa deitu dute ekainaren 3an Gasteizen. “Herriarena dena defendatzeko” herri guztia deitu dute bakoitza bere aldarrikapenekin manifestzera: “Errekaleorrek hezurdura osatuko du herriak muskulua ezar dezan”.

Hona operatiboko argazki batzuk:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Errekaleor  |  Desobedientzia zibila  |  Gasteiz

Errekaleor kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | Topatu.eus
Errekaleor margotzeko auzolanera deitu dute uztailaren 23tik abuztuaren 3ra

Auzolanean parte hartzen dutenek Errekaleorren gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera edukiko dute, baita auzoan lo egitekoa ere, espazio komun zein kanpin dendetan. Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute.


2018-06-25 | ARGIA
Errekaleorreko hamazazpi mural erraldoiak

Gasteizko Errekaleor auzoan dauden mural erraldoien argazkiak.


2018-06-01 | Hala Bedi
Entzun 'OkupaTUGasteiz' abestia, Ekaitz Samaniegoren letrarekin

Abestiaren basea Dj Lorok egin du eta ahotsetan Arabako zenbait musikarik parte hartu dute, Ekaitz Samaniego gasteizko preso politikoaren letrekin. Bestalde, urriaren 6ko egun handirako beroketa-lanak egiteko, jaialdia egingo dute ekainaren 10ean Gaztetxean, DJ lokalekin lagunduta.


2018-05-21 | Hala Bedi
Errekaleor Free District: A Year of Solidarity

A year has gone by since Iberdrola electric company and the Basque Government cut the power on the Errekaleor district of Gasteiz. The project then became known to many people, and there was a huge wave of solidarity. Amongst other things, they collected € 10,000 to create their own energy system and now, one year later, they want to thank everybody who took part in the fund-raising on May 20th, which they are calling 100 mila esker ("A Hundred Thousand Thanks") Day.


2018-05-18 | Hala Bedi
Jasotako babesa eskertzeko unea iritsi zaio Errekaleorri

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Errekaleorri argia moztu ziotenetik urtebete igaro denean, agerraldia egin dute auzokideek, bataila hura irabazi izanak ez dituela auzokideak lasaitu gogoratuz. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko jaso zuten babesa eskertzeko -100.000 eurotik gora-, 100 mila esker jaialdia egingo dute igandean.


Errekaleor: bizitza hautatu genuen
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Urtebete da poliziaz lagundurik Gasteizko Udalak Errekaleor auzoko bizilagunei argia moztu zienetik. Elkartasunez eta autogestioz auzoa eraikitzen jarraitzen dute bertako herritarrek. Oso bizirik daudela berretsi dute bideo honen bitartez.


2018-05-14 | Hala Bedi
Errekaleor, urtebete elkartasunaren argipean

Urtebete igaro da Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak Errekaleor auzo askeari argia moztu ziotenetik. Askorentzako ezezaguna zen proiektua ezaguna bilakatu zen orduan eta elkartasun uholde erraldoi handi bat izan zen horren errudunetako bat. Besteak beste, 100.000 euro lortu zituzten energia sistema propioa eraikitzeko eta, orain, urtebete pasata, diru-bilketa horretan parte hartu zuten guztiei eskerrak emango dizkiete maiatzaren 20an, “100 mila esker” elkartasun egunean.


2018-05-08 | Zebrabidea
"Errekaleorreko egitasmoak Gasteiz osoari zabaldu nahi dizkiogu"

Maiatzaren 18an beteko da urtebeteko Errekaleor auzo askeari udalak argia moztu zionetik. Hilabeteetako lanaren ondoren, eguzki plaken bidez energetikoki buruaskia da dagoeneko auzoa, eta honek bizi eredu jasangarriago eta komunitarioagorako aukera zabaldu die, besteak beste. Hainbat proiektu dituzte eskuartean, eta egitasmo horietako asko Gasteizko kolektiboei zabaldu dizkiete: ensaio lokala, herri inprenta eta baratza, adibidez. Errekaleor Bizirik proiektuko kide den Jon izan da Zebrabidean,... [+]


ZADera autobusa antolatu nahi dute Errekaleorreko lagunek

Poliziaren esku-hartzearen ondoren, Notre-Dame-des-Landes Bretainiako baso okupatuko herritarrei zaintza, babesa eta laguntza eskaini nahi diete Errekaleorreko lagunek. Euskal Herritik bertaratu nahi duenak, aukera du izena emateko: asteburuan egin nahi dute joan-etorria, eta Gasteiz, Donostia eta Baiona izango ditu geltoki autobusak.


2018-04-04 | Arabako Alea
"Faxismoaren gorakada" aztertuko dute Gasteizko Errekaleor auzoan egingo den jardunaldi batean

Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean "faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren, Euskal Herriko Sare Antifaxistak antolatuta.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude