Austeritatearen arriskuak

Baleren Bakaikoa Azurmendi
2017ko maiatzaren 28a

Apirilaren 2an bete ziren hamar  urte azken krisialdia hasi zela, herrialde aurreratuenak “motelaldi ekonomikoan” murgiltzen hasi zirenean. Gerora, finantza erakunde piloa joan zen hankaz gora eta zenbatetsi da herrialde aberatsek beraien BPGren %50 inguru mobilizatu zituztela ekonomia berpizte aldera. Izan ere, dirutza horiek erabili dira bankuak erreskatatzeko; mailegu bereziak eman zaizkie bankuei dirua izan dezaten maileguak eskaintzeko; eta hori gutxi balitz aktibo kutsakorrak erosteko, eta horretarako banku berriak sortu dituzte. Hots, dirua politikarako erabili zen motelaldiaren lehenengo urteetan, ortodoxia ekonomikoak eskatu bezala, politika fiskal oro saihestu eta.

Guztiori aplikatu zen, baina sistema ekonomikoa hazkundean oinarrituta baldin badago, sistema kapitalista dagoen bezala, eta hazkunde hori oso apala baldin bada, politika ekonomiko horrek porrot egin duela esan daiteke. Eta hori gertatu zen 2008tik 2010erako tartean. Izan ere, uste zen finantza egonkortasunera heltzen bazen, globalizazio ekonomikoa bermatuko zela: merkatu librea eta inbertsiotarako askatasuna, hori baita neoliberalismoaren aitak, Milton Friedman Chicagoko irakasleak ziurtatzen diguna. Alta, herrialde garatuetako BPG %1,5 ingurukoa izan da, Txinakoa asko apaldu da, eta Errusiak eta Brasilek ez dute egoera hobea izan, hazkunde negatiboak izan baitituzte urte askotan.  

Begi-bistakoa da kapitalismoak erakargarritasun oro galdu duela, hazkundeak bakarrik ez baitu ongizaterik ekartzen, ezta lanpostu duinik sortu ere. Beraz, egoera horrek ekarri du planteamendu berriak azaltzea non erantzukizun oro globalizazioari eta merkatu libreari egozten zaizkien, fenomeno horiek txirotasuna areagotu besterik ez baitute egin

Gardenki ikusi zenez, neoliberalismoak porrot ikusgarria jasan zuen eta ondorioz ahots bat baino gehiagok zioen kapitalismoak lurra jo zuela: Nicolas Sarkozyk berak zioen “kapitalismoa birsortu behar zela” edo kapitalismoarenak egin du, Lawrence Summersek aitortu zuen moduan. Ustekabean zenbait ekonomialari keynesiar bihurtu zen: Financial Times egunkari neoliberaleko zutabegile ospetsu batek, Martin Wolfek, “orain denok keynesiarrak gara” zioen. Neoliberalismoaren itxurazko porrota. Baina ez, oraindik bizirik zegoen, bizitza asko baititu.

Begi-bistakoa da kapitalismoak erakargarritasun oro galdu duela, hazkundeak bakarrik ez baitu ongizatea ekartzen, ezta lanpostu duina sortu ere. Beraz, egoera horrek ekarri du planteamendu berriak azaltzea non erantzukizun oro globalizazioari eta merkatu libreari egozten zaizkien, fenomeno horiek txirotasuna areagotu besterik ez baitute egin. Hortik isolamendu politikak indartzea eta etorkinekiko neurriak eskatu beharra aldarrikatzea: Donald Trump AEBetan, edo Marine Le Pen, Geert Wilders eta beste hainbate Europar Batasunean.

Abagune sozio-ekonomiko honetan politika ekonomikoak bi bide har zitzakeen: gizarte gastuen bidez gizarte hobeago batera jotzea, II. Mundu Gerrate ostean gauzatu zen bezala edo eskuinagora biratzea, nazionalismoa indartuz. Eta azken bide honi heldu diote mendebaleko agintari nagusiek, sozialdemokratak barne.

Abiatu den politikak ondorio larriak ditu Marck Blyth ekonomialari eskoziarrak frogatu digun bezala, Austeridad: Historia de una Idea Peligrosa-n. Izan ere, austeritate politika aplikatu den aldiro, l. Mundu Gerran Alemaniari aplikatu zitzaionean bezala, ondorioz faxismo-nazismoa sustatu zen; gaur egun Europan, Greziatik hasita, ondorio berera iristen ari gara, baita Polonia edo Hungarian ere, ahaztu gabe Alemanian sortzen ari den Alternatiba, edo zer esanik Espainiako egoera tamalgarria.

 Kontuz, beraz, austeritate politika iraunkorrak ekar lezakeenarekin. Esaten diguten oparotasuna sortu ordez, txirotasuna, langabezia, marjinazioa eta alde ekonomikoak areagotzea besterik ez du ekarri orain arteko austeritateak. Eta era berean, faxismoari ateak irekitzen ari zaizkio. 

Kanal honetan artxibatua: Finantza eta ekonomia krisia

Azkenak
2017-11-19 | Axier Lopez
Errenteriako hiru gazteak libre utzi dituzte epaiketaren zain

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak baldintzapean libre utzi ditu martxoan atxilotu hiru gazte errenterriarrak. Espetxean izan dira orain arte Iruñeko manifestazio baten ostean sortutako istiluen harira.


2017-11-19
Porno Eskola, heziketa sexualerako tresna berria Gasteizen

Azaroaren 26an SUmendi Gazte Espazioan, Porno Eskola bera aurkezteaz gain, porno feministaren hastapenetan sakonduko dute. Interneten dagoen informazio guztia kritikoki eta etikoki erabiltzeko asmoa du eskolak.


2017-11-19 | Mikel Asurmendi
"Gatazkaren alde batera edo bestera lerratu ginen, eta gure kontraesanak eta ahultasunak irentsi genituen"

Jenisjoplin nobela plazaratu berri du Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984). Iragan hiru hamarkadatan garatuta dago, gatazka politikoaren zurrunbiloan. 30 urteko aldea duten bi belaunaldiren bizipenak eta talkak jasotzen ditu, besteak beste. Idazleak trebeki uztartu ditu bi garaiko gorabeherak eta pertsonen jiteak; taberna zuloko giro hitsa hala nola gaztetxeetako giro lehergarria. Idazlea eta bertsolaria da Alberdi. 2013ko Txapelketa Nagusiaren finalaren pasarte batek badu munta istorioan, doi-doi... [+]


Kaleak betetzen, parekorik ez

Europan azken urteotan preso batzuen askatasunaren eta erbesteratuen etxeratzearen alde egindako manifestaziorik handienetako bat izan da azaroaren 11koa Bartzelonan.


2017-11-19
Ezker abertzaleari esku bat anputatu diote, EAJri luzatuta denbora gehiegiz eduki ondoren

“Ez zaigu beste irtenbiderik geratu”, azaldu dute Donostia Ospitaleko medikuek, ezker abertzaleari egin behar izan dioten urgentziazko anputazioa esplikatzeko eman duten prentsaurrekoan.


2017-11-19
Iheslarien zirkulazionea errazteko kanpaina abiarazi du Bilboko Portuak: armak eraman ditzatela

Jasotako kritika bidegabeez nekaturik, denak pozik egoteko moduko ideia bikaina izan du Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako agintariak: ihes egin nahi duten errefuxiatuei ontzietan sartzen uztea baldin eta Saudi Arabiara arma bana eramatera konprometitzen badira. “Tiro bakarraz bi txori hilda”, azaldu du Atutxak, aitak idatzi dizkion ohartxoak irakurriz: “Garraioan aurreztuko dugu eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko podemita zarpail horiek bakean utziko gaituzte... [+]


2017-11-19 | Axier Lopez
"Masifikazio turistikoak nazioartean anti-eredu bilakatu du Bartzelona"

Andrés Antebi eta Claudio Milano Bartzelonako antropologoak Turismografías proiektuaren sortzaileak dira, Venezia, Lisboa, Costa Brava eta Mallorcako beste lau kiderekin batera. Proiektu horren bitartez, turistifikazioaren inguruan sortutako herri mugimendu eta borrokak datuz eta tresnaz hornitu nahi dituzte, eremu akademikoko mugak gaindituz. Gisa honetako proiektuak giltzarri izan dira Bartzelonan orain dela gutxi arte ukiezina zena ezbaian jartzeko: Denis Itxasoren hitzetan... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude