Amerika Kapitaina nazi bihurtu da: komikizaleen errebolta Trumpen AEBetan

  • Nola ote dago kontua AEBetan, Amerika Kapitaina ere esplizituki faxista bihurtu bada komikiaren azken zenbakietan. 1940ko hamarkadan sortutako pertsonaia nazien aurkako ikonoetako bat izan zen II. Mundu Gerran. Orain, Marvel etxearen azken erabakiak sutan jarri ditu komikizaleak.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2017ko maiatzaren 28a

Iazko uztailetik bolanteari gogor eutsita gidatzen ari dira Marvel argitaletxea, ekaitza noiz pasako zain. Arrazoia: iragarri zutela marraz eta izarrez jantzitako heroi amerikar erabatekoa, Amerika Kapitaina, Hydra taldeko kide dela; alegia, talde terrorista kripto-nazi bateko partaide. Pertsonaiaren jarraitzaileek ezin izan dute jasan eta sare sozialetan haserrea adierazi dute, Marvelen kontrako boikota eskatzeraino.

Dena esaten hasita, badira ñabardurak: Hydra ez da zehazki talde nazi bat, nazi ohi batek sortu zuen arren –Wolfgang von Strucker baroiak– eta zeregin horretan lagun izan zuen arren Red Skull, Amerika Kapitainaren antagonista nagusia, eta hau bai, nazi petoa. Beraz, tira, ez dago diferentzia handiegirik, ezta? Milaka zalek behintzat ez dute alderik ikusten eta haien haserrea puztu da aurtengo martxoan, Marvelek Hydraren tixertak bidali dituelako komiki-dendetara, saltzaileak animatuz haiek janztera pertsonaiaren bando-aldaketa kontatzen duen Secret Empire seriea komertzialki sustatzeko. “Portaera antisemitak hedatzen ari dira munduan oraintxe. Egin nahi dudan azkeneko gauza da ‘Hail Hydra’ dioen kamiseta bat nire langile judutar zernahiari jantzaraztea”, adierazi dio Utah-ko komiki saltzaile batek The Guardian egunkariari.

Gai honek sortu duen zalaparta ez da ulertzen AEBetako eskuin mutur berriaren goraldiaren testuingurutik kanpo

Argitaletxearen bertsioa bestelakoa da. Ziurtatu dute zaleen kexak entzuten ari direla eta eskatu dute itxaroteko, ikusteko istorio-lerro honen bukaera zein izango den eta orduan ateratzeko konklusioak. Amerika Kapitainaren twist naziaren arduradun nagusiak, Nick Spencer idazleak, zera txiokatu du: “Benetan badiogu ‘ez gaitzazue eraman istorioetako gertakari txarretatik, bukaeran dena konpondu arren’, orduan istorioek ez dute biziraungo”. Argudio ona da, nork uka, eta auziari fikzioaren ikuspegitik helduz gero, badirudi Spencerrek arrazoia daukala.

Baina, puntu honetara iritsita galdetu daiteke ea istilu honen muinean fikzioaren mugei buruzko desadostasunak bakarrik ote dauden edo, kontrara, zerikusi handiagoa daukan AEBetako klima sozialarekin, zeinak azken hauteskundeetan Trump presidente bihurtu duen, eskuin muturra normalizatu eta “alt-right” izen komertzialarekin plazaratu diren neonazien presentzia areagotu. Nazi berri horiek Amerika Kapitaina erabiltzen dute orain supremazismo zuriaren alde eta, Marvelek erabilera horiekin zerikusirik ez duela dioen arren, sinesgarritasun handirik gabe geratu da jakin denetik argitaletxearen jabe den enpresako zuzendari exekutiboak, Ike Perlmutterrek, Trumpen kanpaina finantzatu zuela milioi bat dolarrekin.

Hori ikusita, ulergarriagoa dirudi komikizaleek zentimo bat gehiago jarri nahi ez izatea halako super-bilauaren planak ordaintzeko.

Kanal hauetan artxibatua: Komikia  |  AEB  |  Eskuin muturra  |  Nazismoa  |  Donald Trump

Komikia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-12 | Jon Torner Zabala
Donostiako komiki azokako langileak, soldatarik kobratu gabe

Lehenbizikoz egin zen iaz Comik-D Donostiako komiki eta manga azoka. Antolaketa-lanetan aritu ziren 30 lagunek salatu dute agindu zieten kontratua ukatu zietela, eta ondorioz ez dutela soldatarik kobratu. Azokaren araberako soldata agindu zieten antolatzaileek.


2018-02-25 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Eufemismorik ez!

Erasoak eraso, lesbiana bat protagonista duen komikia argitaratuko dute

Komikiko pertsonaia da Ana, lesbiana eta umoretsua. Gehitu elkartearen aldizkarian ateratzen da 2013tik eta orain liburu bihurtu nahi dituzte haren bizipenak, bereziki gazteek eta nerabe lesbianek erreferente positiboak izan ditzaten.


2017-10-17 | Jon Torner Zabala
"Emakumeak euskal komikian" hitzaldia Bilbon, Josune Mu˝ozen eskutik

Bilboko foru liburutegian ikusgai dagoen "Euskal komikia 1975-2017" erakusketaren baitan, "Emakumeak euskal komikian" hitzaldia emango du Josune Muñoz ikerlariak gaur, asteartea, 19:00etan.


2017-09-28 | ARGIA
H28 aldizkari satirikoak 'agour' esan du

2015eko urtarrilean sareratu zen 'H28' aldizkari satirikoaren lehenengo zenbakia. Ia hiru urteren ondoren amaierara iritsi da, proiektuan dabiltzanek iragarri dutenez labetik atera berri den 28. zenbakian. Komikien eta satiraren bidez aktualitateari kritika zorrotza egin diote denbora honetan.


Ongi etorri Adur Larrea

Hiru, bi, bat... eta hasi da asteroko martxaren lasterketa! Eta noski, denoi gustatzen zaigu oporretatik bueltako lehen lanegunean nobedadeez enteratzea, ezta irakurle? Pare bat berri behintzat iritsi dira nire belarrietara, eta baten bat poltsikoan gordeko dut hurrengorako, baina lehenengoa ezin isilik gorde eta botako dizut (lehenago ikusi ez baduzu behintzat sorpresa izango da!). Komiki tira berria aurkeztu du ARGIAk ale honekin batera. Adur Larrea da egilea, eta astero astero aldizkari... [+]


Hatsepsut faraoiaren komiki zuritua

Badirudi manga historikoa loraldi betean dagoela. Lerro hauetan Pliniori buruzko komikia atera zutela jaso genuen eta, besteak beste, Karl Marx ere mangako pertsonaia bihurtu dute. Berriki, Chie Inudoh margolari japoniarra Hatsepsut faraoiari buruzko manga argitaratzen hasi da.


2017-06-26 | ARGIA
Errefuxiatuen dramari buruzko tirak nagusi World Press Cartoon sari banaketan

Alireza Pakdel marrazkilariaren 'Etorkinak' lanak irabazi du World Press Cartoon sari banaketa, Irango Etemad egunkarian 2016ko abuztuan argitaratutako irudiagatik.


2017-05-14 | Jon Torner Zabala
'TMEO' komiki-aldizkariak 30 urte
"30 urteotan denen kontra egin dugu, eta denen alde ere bai zenbaitetan"

1987ko ekainaren 4an plazaratu zen TMEO komiki-aldizkariaren lehenengo zenbakia. Azaleko irudian, zezen-plaza bat, eta toreatzailea lurrean zerraldo, odoletan blai. Haren alboan, zezena zutik, gizonaren belarriak eskuetan, ikusleen txalo eta biba artean. 30 urteotan aldizkariak ikur izan dituen izaera zirikatzailea eta umore garratza ederki islatzen ditu Ernesto Murilloren marrazki historikoak.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude