Storniren suizidioa

Poema antologia. Alfonsina Storni. Susa, 2017

Uxue Alberdik itzulia, Munduko Poesia Kaieren 20. zenbakia borobil horietakoa da. Maitasun poemak, desesperazio poemak, zorion poemak, heriotza poemak. “Nire zainetan barna habil. Patxadatsu sentitzen haut irristatzen. Lokietako, samako, ukabiletako arterietan bermatzen ditiat hatzak, hi haztatu nahian”.

Stornitarrak suitzar emigranteak izan ziren Argentinan. Hala izan dira hainbat suitzar jatorrikoak, Hego Ameriketako herrialdean: Francisco Righetti arkitektoa, Myriam Stefford aktorea, Juan Imhoff –2015eko errugbiko munduko txapelketan laugarren–. Errepublikako bi presidente ere bai: Pellegrini, Kirchner.

Storni aita alkoholak harrapaturik bizi izan zen eta gazte hil zen. Auzo pobreetako errezitatzaile, hizlari bikain, katedradun, Alfonsinaren poesiak zapaldu zituen alfonbrak eta lurrezko zoruak. La inquietud del rosal (Arrosondoaren ezinegona) ederto jarri zion 1916ko opera primari, izan ere, artega baitzebiltzan kontzientziadun emakumeak garai hartan, langabeak eta ezkon aurrean ama zirenak, hain zuzen argumentu bihurtuz bizitza bera, kapitalismo berria bera: “Etxe lerrokatuak, etxe lerrokatuak,/ etxe lerrokatuak./ Karratuak, karratuak, karratuak,/ etxe lerrokatuak./ Jendeak karratua du ja arima,/ ideiak lerrokatuak/ eta angelua bizkarrean”.

Eta gorputza ere bihurturik guda zelai, Stornik kantatu zion amodio ez-erromantikoari, ez-arrosari, baizik eta natural eta, finean, klasikoari: “Hara non harrapatu hindudan lepotik, [Eros]/ itsasertzean, hire buirakako geziak/(…)/ eta urrezko txirriketan ondo bildurik/ lakio bat kausitu nian, zioena: sexua”.

Modernista bihurtzen du honek guztiak Alfonsina Storni? Esateko modu bat da. Storni desaktibatzeko modu bat da. Lapitza, berari “kanoi txiki eta sendoa” iruditu zitzaion hori, erabili izan da esateko Alfonsina Storni neurosiak jotako izaki sentibera modernista izan zela, ardi galdua arean, puri-purian zegoen Argentina hartako beste ikono bat. Suizidioa ere horrelaxe: 1935ean minbizia diagnostikatu zioten, eta Mar del Platan ozeanora burua botata hil zen. Egin daiteke hortik idolatria bat, oharra eta guzti utzi zuen-eta. Edo lot daiteke Horacio Quirogaren heriotzarekin bere heriotza, matxismo ariketa bat gehiago eginez. Edo esan daiteke, hobe, bizitza bakoitzarena dela sinesten zutenetakoa zela, eta liburu eder hau irakurri bere osasunean, irakurtzen diren bezala libertadore handien obrak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude