2030

Azkenean, 2018an Ipar Koreatik jauzitako misil nuklearrak Japonia jo zuen bete-betean, izan ere, Ameriketako Estatu Batuetatik igorritako kontramisilak Japoniaren gainean lehertu zuen misil korearra, eta erradioaktibitatea lur-eremu oso zabalean barreiatu zuen. Donald Trump presidente estatubatuarrak Ipar Korea txikitu bazuen ere, orduz geroztik inguruko estatu guztiak, Txina barne, amaiezina dirudien gerran murgilduta daude. Honen eraginez, 2007tik 2017 bitartean izandako krisi ekonomikoa huskeria da orain jasaten ari garenarekin alderatuta.

2017ko udan Mariano Rajoyren gobernuak Garoña eta beste hainbat zentralen funtzionamendu aldia luzatu zuen, eta horretarako baldintza ekonomikoak eta funtzionalak izugarri arindu zituenez, Iberdrolak ere irekitzearen alde egin zuen. Aurrekari hori Espainiako gainerako zentralak irekita mantentzeko erabili zen, baina Europan eta munduan ere bide berari jarraitu zitzaion; 2020ko hamarkadan dozenaka izan dira zentralek izandako istripuak, baina zorionez, guk dakigula, Garoñan ez da gorabehera handirik izan.

Rajoy, Macron eta Europako gainerako buruzagiek isilpeko hitzarmena sinatu zuten zentral nuklearrak irekita mantendu behar zirela adieraziz

2021ean Wikileaksek argitara emandako informazioak Europako gizarte osoa asaldatu zuen. Antza, Rajoy, Macron eta Europako gainerako buruzagiek isilpeko hitzarmena sinatu zuten zentral nuklearrak irekita mantendu behar zirela adieraziz; erabaki horren atzean arrazoi ekonomikoak baino gehiago, arrazoi zientifikoak omen zeuden, hala nola, zientzia ez zela gai fisio prozesu bati amaiera emateko, eta horren ondorioz, zentraletako guneak desmunta ezinak liratekeenez, estaltzea (hau da, mendi artifizial bat egitea) baino ez litzateke geratuko. Artean, gogoratu beharra dago  jada arazo larriak zeudela hondakin nuklearrekin, agintariek ez baitzekiten non gorde eta nola tratatu.

2023an Frantzian eta Alemanian zentral batzuk ixten hasi ziren, oso garbi adierazi gabe zer egin ote zieten hondakin nuklear horiei. Ipar Ameriketako unibertsitate baten ikerketa bati esker, duela bizpahiru urte jakin genuen AEBk eta Europako hainbat estatuk urteak daramatzatela hondakin nuklearrak satelite bidez espaziora bidaltzen. Berri honek, gori-gorian jarri zituen jada oso aldrebestuta zeuden mundu osoko estatuen arteko harremanak, eta XX. mendearen amaieran estatu askotan soldadutza kendu bazuten ere, bizi dugun aro honetan atzera egin eta derrigorrezko bilakatu da neska-mutilentzat, baita Euskal Herrian ere.

2028an alde egin genuen Euskal Herritik eta Guatemalako maien artean bizi gara ia 4.000 euskaldun. Mundua nola dagoen ikusita, ez gaude gaizki, zer jana eta zer edana baititugu. Gure umeak bertakotu dira eta euskara-maia-espainola nahasirik dituen kreolera moduko bat hitz egiten dute.

Iraun baino ez dugu nahi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude