Macron presidentea: promesak egia bihurtuko balira

  • Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017ko maiatzaren 08an - 08:39

Le Penek hamaika milioi boz jaso arren, galtzailetzat jo du bere burua eta presidente berria onartu. Fronte Nazionala (FN) mugimenduaren aldaketa sakonak iragarri ditu, baita ekaineko boz legegileak “hirugarren itzulia” legez aurreikusi. FNk Macron presidentearen aro berriaren oposizioko lehen indarra izanen dela erran du Le Penek.

Macronen En Marche! alderdi berriak lantegi eskerga dauka gaurtik  ekainaren 11ra bitarte. Macron sozio-liberalak Asanblea Nazionalean ordezkaria sendoa lortu beharko du, baldin eta iragarri dituen erreformak gauzatuko baditu.

Erreforma hauen bidez Frantziako ekonomia fiskala eta laborala harmonizatu nahi ditu, eta aldi berean sintonia lortu Europatik datozen neurri politikoekin. Horren xedetan, Alemaniako Angela Merkel kantziler kontserbadorearengana eginen du lehen lan bidaia.

Frantzia intsumisoa mugimenduak Europatik etorriko diren politika kontserbatzaile eta neoliberalei aurre eginen diotela iragarri du Jean-Luc Mélenchonek. Humanismo sozial eta ekologikoa gauzatzea xedetzat hartu du.

Itxura batez, Macron presidenteak Kohabitazioaren edo Bizikidetzaren Gobernu hipotetikoa osatu beharko du. Horretarako, Les Républicains (LR) alderdi kontserbadorea eta MoDem alderdi zentristarekin akordioetara iritsi beharko luke.  

Alabaina, LRko hautagai François Fillon ez da ongi paratua irten hauteskunde hauetatik. LRren baitan gorabehera askotxo izanen dira datozen lau asteotan. Hezkuntza ministro ohi François Bayrou aldiz, ongi baino hobeto kokatuta dago Gobernua osatzeko orduan.

Louvre Museoko zabalgunean presidente berriak eskainitako lehen diskurtsoan, nazioaren zatiketaz kontzientea dela erran zuen, baita FNko zein bera presidente egin duten gainerako alderdietako boto-emaileak ere aintzat hartuko dituela. Rassemblement da bere hitz gakoa.

Ba al dago, ezkerreko, eskuineko, “aberatsak” eta “pobreak” proiektu berean biltzea? Europako politika neoliberal kapitalistak apalduko al ditu Frantziako hiru milioi langabetuen tasa?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


2017-05-21 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


2017-05-14 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


Eguneraketa berriak daude