"Hiriek generoa dute, eta desberdintasunak gutxitu daitezke politikak aldatuz"

  • Kazetaritza eta Nazioarteko Kooperazio ikasketak egin zituen Laura Pérezek (Bartzelona, 1982). Peru eta Bolivian turismoaren garapenerako estrategietan lan egin du, Ekuadorren emakumeen eskubide ekonomiko eta politikoen garapenean, eta El Salvadorren indarkeria sexualaren ezabaketan. Gaur egun Bizi zikloak, Feminismoak eta LGTBIko zinegotzia da Bartzelonako Udalean.

“Erakundeek asko dugu egiteko berdintasunaren alde baina merkatuen interesek indar handiagoa dute gaur-gaurkoz; sistema binario bat betikotzen ari dira, neskei emanez zaintzaile ardura eta mutilei lehiarena. David eta Goliaten arteko borroka da”. (Arg.: B
“Erakundeek asko dugu egiteko berdintasunaren alde baina merkatuen interesek indar handiagoa dute gaur-gaurkoz; sistema binario bat betikotzen ari dira, neskei emanez zaintzaile ardura eta mutilei lehiarena. David eta Goliaten arteko borroka da”. (Arg.: Bartzelonako Udala)

Ada Colauren gobernuak ekarri zituen berrikuntzen artean dago feminismoaren zinegotzi kargua. Nola suertatu zen?

Nire saila hauteskundeen aurreko kontua da. Barcelona en Comú plataformaren sorrerarekin batera sortu genuen feminismoen ardatza, gaur egun Bartzelonako Udalean jorratzen ditugun gaiak lantzeko. Eta, noski, gobernuaren sailak definitu genituenean oso argi izan genuen politika feminista nabarmendu behar genuela, eta sexu eta genero aniztasunak betekizun nagusi izan behar zuela Bartzelonan.

“Feminismoak” kontzeptua indartu nahi izan duzue, emakumeak edo generoaren gainetik. Zergatik?

Borroka feminista aldarrikatzea indartsua iruditu zitzaigun batetik, eta bestetik, gobernua osatzen dugunok edan dugun feminismoaren ondareari gorazarre egiteko aukera eta unea zela ere ikusi genuen. Ez genuen emakumearen saila sortu nahi, singularrean. Pentsatu genuen jauzi kualitatiboa zela feminismoez hitz egitea.

Zein diagnosi egiten duzu genero berdintasunaz gaur egun?

Positiboak izan behar dugu. Asko aurreratu da emakume askok buru-belarri borrokatu dutenari esker. Noski, oraindik ere asko dago egiteko. %25eko soldata desberdintasuna dago eta indarkeriak eguneroko agenda hartzen du; ez bakarrik bikoteetan, kalean eta lanean ere bai. Eta hori begi-bistako desberdintasuna da. Baina ezinbestekoa da lorpenei heltzea borrokatzen jarraitzeko.

Espazio publikoa historikoki gizonezkoentzat diseinatuta dago. Nola feminizatu daiteke?

Hiriek generoa dute, politikek generoa duten bezala. Eta desberdintasunak gutxitu daitezke hiri-politikak aldatuz. Funtsezkoa da etxebizitza sailak eta hirigintzak begirada feminista izatea, aldaketa txiki horiek halbidetzen baitute hiri bat genero begiradarekin eraikitzea.

Zein da erakundeek berdintasunaren alde egin dezakezuen ekarpena?

David eta Goliaten arteko borroka da. Erakundeek asko dugu egiteko baina merkatuen interesek indar handiagoa dute gaur-gaurkoz. Eta merkatuak sistema binario bat betikotzen ari dira, neskei txikitatik emanez zaintzaile ardura, eta mutilei, aldiz, borrokarena, lehiarena eta heroiena. Ankerra da, haur eta gazteak sortzen ari dira eta oraindik ez dute gauzak desberdintzeko irizpiderik.

Hazte Oír-en kanpainaren gisakoek zein eragin izan dezakete gizartean?

Tira, kanpaina horrek homofobiaren kontrako arbuioa indartu du, mezua bera baino. Egia da mediatikoki eztanda handia izan zuela, beraz debalde indartu dira. Baina batez ere elkartearen kontrako eztanda nagusitu da. Hala ere, kanpaina horrekin gogoeta sakonago bat sustatzeko aukera galdu dugu. Ez baitugu ahaztu behar autobus hartan zegoen mezu bera aurkitu daitekeela testuliburuetan, eta aldiz, horren kontra ez da halako erantzunik ikusten. Arazoaren errora joan beharko genuke.

Lehen aldiz, Bartzelonak feminizidioen kontrako protokoloa sortu du. Zertan datza?

Bartzelonako mugimendu feministaren aspaldiko eskakizunari erantzuteko, hiriko elkarteekin batera sortu dugun lanabesa da. Zoritxarrez dagoeneko behin baino gehiagotan erabili dugu. Feminizidioen kontrako protokoloaren bitartez lanabes berria sortu dugu, Bartzelonan emakume bat hiltzen dutenean Udalak nola jokatu behar duen azaltzen duena. Hala ere, indarkeria matxista ez dira hiltzaileak bakarrik; horiek kaleko erasoan hasten den izebergaren tontorra besterik ez dira, eta berriz diot, arazoaren errora joan beharko genuke, horretan ere.

Kataluniako hiriburuak emakume feminista bat du alkate, lehen aldiz. Ama izan berri da. Politika egiteko modu berri baten aurrean gaude?

Ada Colauk ausardiaz beteriko ibilbidea du bizkar gainean, eta horrek eragin du Bartzelonan egiten dugunak nazioartean hedadura izatea. Balio oso inportantea da Bartzelonako alkatea, emakumea izateaz gain, feminista izatea. Izan ere Madrilek adibidez, Manuela Carmenaren aurretik ere izan zuen emakume bat alkate, baina politikak bestelakoak ziren...

Etorkizunari begira, zein dira erronka nagusiak?

Nire sailaren erronka nagusia sendaketaren ekonomia da. Aspalditik lanean ari gara horretan, baina zaila da egindako lana mamitzea. Hala ere, uste dut, legealdia osatzeko gelditzen zaizkigun bi urteetako lana bide horretatik joango dela. Bestalde, orain arte sortu ditugun lege berriak garatzen joatea eta begirada feminista Udaleko eta hiriko zirrikitu guztietan sartzea izango da gure jomuga.

Iraultzaren bila

“Gogotsu iritsi nintzen Bartzelonako Udalaren Feminismoen zinegotzi kargura, gauza asko egiteko asmoz eta ilusioz. Eta halaxe jarraitzen dut. Duela gutxi topaketa bat egin genuen Galizia, Iruñea, Madril eta Espainiako hainbat txokotako hirietako ordezkariekin. Halakoetan konturatu izan naiz zeinen zaila den Bartzelonan oinordetzat hartu dugun erakunde patriarkal eta hierarkikoari buelta ematea. Hala ere pozik nago, gauza asko lortu dugu eta han eta hemen aitortu digute”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude