Txaikovski twist batekin


2017ko maiatzaren 07an
Tchaikovsky Symphony Orkestra. Zuzendaria: Vladimir Fedoseiev. Bakarlaria: Varvara (piano-jotzailea). Egitaraua: Txaikovskiren obrak. Donostiako Kursaal Auditorioa. Apirilaren

Donostiako Kursaal Fundazioak Txaikovski monografiko erabat atsegina oparitu zigun. Klasiko unibertsalak, publikoaren gustukoak, errazak entzuteko… Arrakasta segurua. Beraz, inongo arazorik ez txaloaldiak lortzeko. Baina kasu hauetan, betiko errepertorioaren faboritoak eskaintzen direnean, zerbait gehiago behar da benetako interesa pizteko.

Aldi honetan, orkestra interesgarri batek jotzeaz gain, bi pertsonalitate berezi izan genituen taula gainean: Varvara Nepomniastxaia piano-jotzaile errusiarra, oso musikari diferentea, eta Vladimir Fedoseiev zuzendaria, berezko estiloa duena, dudarik gabe. Osagai hauekin, merezi izan zuen saioak, gustatu ala ez.

Txaikovskiren 1. Piano eta orkestrarako kontzertua, si bemol minorrean, op. 23 benetako goxokia da. Nork ez ditu gustuko lan honen melodia zabalak, ameslariak, une folkloriko distiratsuak, joko erritmikoak… Obra zaila da bakarlariarentzat, dudarik gabe, eta beraz, interpretazio ona lortzeko behar da pianista trebea eta horrez gain, musikaltasun aparta duena. Varvara (hala da bere izen artistikoa, abizenik gabe) ez da musikari arrunta, berak ez du publikoa axolagabe uzten. Jotzeko era nerbioduna du, nolabaiteko antsietatea transmititzen du, eta hori ez da guztiz txarra. Musika “koskadaz” ateratzen zaio, modu bortitz batean. Jenioa du andreak. Baina, beste alde batetik, jotzeko era hau arriskutsua da. Eta hori sentitu genuen kontzertu hau interpretatzerakoan. Sarrera boteretsu eta ederra egin zuen. Diskurtso grinatsua eskaini zuen uneoro, baina garbitasuna falta izan zitzaion askotan, edo orkestrak estali zuen pianoren soinua beste batzuetan. Bestalde, kontrol pittin bat falta izan zen orkestra eta bakarlariaren arteko oreka lortzeko. Halere, esan bezala, publikoak disfrutatu egin zuen. Bis bat bota zuen Varvarak: Bachen Sarabande, polita, agian eztitsuegia.

Bigarren zatian, beste klasiko bat entzun genuen: konpositore beraren Zisneen lakua balletaren zenbakietako aukeraketa bat. Lan honetan bai nabaritu zen Vladimir Fedoseiev zuzendariaren ikuspuntu berezia. Muturreraino eraman zuen zati bakoitzeko izaera, benetako interpretazio estilizatua lortuz. Vals leun eta erromantikoa entzun genuen; Pas d’action delako pasartean nabarmena izan zen kontzertinoaren solo zoragarria, eta erritmo bizi eta zorrotza eman zion Fedoseievek Scène finale zenbakiari. Propina pare bat egin zituzten, taxuz., saio osoa bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude