Gozatu dosi txikitan

Xomorro poemak. LEIRE BILBAO. Ilustrazioak: Maite Mutuberria Pamiela, 2016. 78 orrialde, haurrentzat

Liburu benetan bitxia Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak egin dutena; edo egin dituztenak esan beharko genuke, bi liburu aurkeztu baitzituzten aurreko urte amaieran, orain komentatzen ari garen hau eta Pizti poemak, irakurle pixka bat helduagoei zuzendua. Bitxia da liburua poemen sinpletasun eta gustuagatik; eta bitxia irudiek duten garrantzia eta pisua liburuaren diseinuan, poemen ondoan hauek osatuz, edertuz.

Inurriak poema laburrarekin egiten du topo irakurleak orrietan barneratu bezain pronto, liburuaren hitzaurre gisa: “Inurriak. / Inurri tropel bat / orri zurietan barrena / abiatu zen / pausoz pauso / letraz letra / liburu hau idaztera”. Eta hizkera hauxe da irakurleak liburuko orrietan aurkituko duena; sinplea, jolas moduan planteatua eta animalia ezberdinen inguruak eraikia. Poema hegodunak ditugu hasieran, ondoren Uretako poemak, Narras-marraz poemak eta Poema orrolariak. Eta aurretik aipatu bezala, protagonista ditugu hontzak, marigorringoak, marrazoa, zapaburua, lehoia, sugea… Estilo oso ezberdinetakoak dira poemak, baita eduki aldetik ere. Sugearena, esaterako, konparaketa bat dugu: “Sugea. / Sudurzuloan suge bat daukat / sigi-saga mugitzen. / Sudurzuloan suge bat / gora eta behera ezkutatzen. / Sudurzuloan suge bat / narrasa bezain bizkorra. / Sudurzuloan suge bat / nirekin doa edonora. / Sudurzuloan suge bat / nik zintz eta amatxok zast!”. Beste batzuetan labur, trinko eta tragikoa: “Errepidea. / Igelak zeharkatu du errepidea. / Errepideak zeharkatu du igela”. Baina badira herri tradizioaren hitz kateen estilokoak ere: “Beldurra. / saguak katuari / katuak zakurrari / zakurrak otsoari / otsoak eguzkiari / eguzkiak ilargiari / ilargiak saguari”.

Irakurtzeko poema aproposak dira; eskolan haurrei, etxean lokartu aurretik… eta irudien bidez gozatzekoak; edo tabernetako pintxoak bezala noizean behin pikatzeko, irakurtzeko eta Mutuberriak irudietan eginiko proposamenetan murgiltzeko.

Aurreko batean unibertsitateko irakasle batzuk bildu ginen haur poesiaz hitz egiteko eta harrituta geratu ziren batzuk dugun eskaintza handiarekin. Urtero hainbat poesia liburu argitaratzen dira eta horrek bilduma nahiko zabala eskaintzen digu; tamalez liburu zoragarri horietako batzuk ia inork ez zituen ezagutzen (Ilbetea dilindan, Hamabi titare, Irrikaren distira…) eta agian hortxe egiten du gure literaturak huts; liburu ederrak argitaratu eta gero oihanean galdu egiten direla. Zorionez xomorroek badakite oihanean aurrera egiten; eta liburu honek baldintza guztiak betetzen ditu. Hurbil zaitez eta gozatu, dosi txikitan, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren xomorro eder hauekin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko maiatzaren 07a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude