Fernando Amarica

Mundua edertzeko grina

Xabier Gantzarain @gantzarain
2017ko maiatzaren 07a
Iraileko arratsaldea  Zadorraren ertzean (1902 inguruan). Olioa oihalean. 110 x 145 cm.
Iraileko arratsaldea Zadorraren ertzean (1902 inguruan). Olioa oihalean. 110 x 145 cm.

Beti egin zait harrigarria zenbat dakiten arteaz politikariek eta bankariek. Denek behar dute izan zaleak… Hauxe zioen 2010ean Xabier Iturbe Kutxako Lehendakariak, Donostiako Boulevard aretoan eskaini zioten erakusketaren katalogoan: “Inpresionismotik gertu egon arren, zaila da Amarica talde artistiko zehatz batean kokatzea. Adituek ere, Amaricaren lan lasai eta zintzoak ikusita, ez dute sailkatu nahi izaten”.

1900. urtean Parisen egon zen eta han ikusi zituen azken joerak, inpresionismoa tartean

Iaz bete ziren 150 urte Fernando Amarica Medina jaio zela (Gasteiz, 1866ko ekainaren 1a - Gasteiz, 1956ko azaroaren 6a), “giro zoriontsuan”, berak esatera. Abokatu ikasketak egin zituen Valladoliden, bukatuta zituen 21 urte bete orduko, baina ez zuen sekula abokatu lanik egin. Aita baino 23 urte zaharragoa zen osaba hil zitzaion, txera handia ziona, eta hark utzitako diruekin bizi ahal izan zen artera erabat emana.

1893an hasi zen munduan besterik ez balego bezala pintatzen. Erroman egon zen 1895ean, eta bidaia egin zuen Italian zehar, egonaldia aprobetxatuz. 1898an Madrilen egon zen, Sorollaren ikasle; ordukoa du luminismoa, seguru asko. 1900. urtean Parisen egon zen, Erakusketa Unibertsala tokatu zen urtean, eta han ikusi zituen azken joerak, inpresionismoa tartean.

1903an Parisko Saloira aurkeztu zuen hemen ageri den koadroa, Iraileko arratsaldea Zadorraren ertzean, eta hautatua izateaz gain, laudorioak jaso zituen; Espainiako Prado Museoarena da gaur egun.

Luze bizi izan zen, eta halakoxea utzi zuen produkzioa ere, zatirik handiena bere izena daraman fundazioaren esku. Paisaiak margotu zituen batez ere, argia du gaia beti, leku eta une bakoitzaren bakartasuna, berezitasuna, tonuak, koloreen ederra, unearen bizia... Hilabeteak edo urtaroak aipatu ohi ditu izenburuetan, hemengo honetan bezala.

Kanal hauetan artxibatua: Pintura  |  Gasteiz

Pintura kanaletik interesatuko zaizu...
2017-05-21 | Xabier Gantzarain
Arrotza norbere etxean

Emakumea delako, bere garaiko korronte nagusiari bizkar eman ziolako, beti oso libre ibili delako, auskalo zergatik, Euskal Herriko artearen historiak bazterrera utzitako artista horietarik da Maria Purificación Herrero Martínez de Nanclares (Bilbo, 1942ko abenduaren 10a), artista izenez Mari Puri Herrero. 75 urte beteko ditu aurten. Agertzen da liburuetan, bere lana badago museoetan, ez da ezezaguna, baina ahaztu samartuta daukagu aspaldian, ez zaio eman merezitako lekurik,... [+]


Eskizofreniari aurre egiteko haluzinazioak marrazki bihurtzen dituen gaztea

Kate du izena, 18 urte ditu eta iaz eskizofrenia diagnostikatu zioten. Ordura arte, ez zuen gertatzen zitzaiona ulertzen eta depresio uneak sarriak ziren. Orain, erabaki du entzuten dituen ahots eta ikusten dituen irudi irrealak margotzea.


XVII. mendeko pantonea

1692an, Herbehereetan, “A. Boogert” sinatzen zuen artistak akuarelei buruzko lan mardula osatu zuen nederlanderaz. Eskuz idatzitako eta margotutako ia 900 orritan milaka kolore bildu zituen egileak, eta horiek guztiak koloreak nahastuz eta ur gehiago edo gutxiago erantsiz nola lortu azaldu zuen.


2017-03-19 | Xabier Gantzarain
Modernitate birrindua

Zer pentsatua ematen du Arte Ederretan lizentzia lortu duen batek, ikaslerik kaskarrena izanda ere, ez ezagutzeak, karreran inoiz entzun ez izanak izen hau: Antonio Gezala Ayrivie (Bilbo, 1889ko ekainaren 11 – Bilbo, 1956ko irailaren 13a). Zer pentsatua ematen du.

Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobelara ekarri du, mamira zein azalera; harrigarria da Begoña Sotari egin zion erretratua. Baina Tranbien arteko talka Areatzan hau ere ez da makala.

Zer pentsatua ematen... [+]

2017-03-05 | Xabier Gantzarain
Unibertso ludiko hori

Jaioterrian bai, eskaini zioten, Donostian ez dauka kalerik Amable Arias Yebrak (Bembibre, 1927ko ekainaren 29a – Donostia, 1984ko otsailaren 29a), nahiz eta bertan bizi izan 15 urte zituenetik, nahiz eta bertan egin artista, nahiz eta bertako arte mugimenduan pieza inportantea izan. Gure esker ona ez da berdina artista guztienganako, antza. Zergatik geratu da Amable Arias halako linbo moduko batean? Gaur taldeko kidea izanagatik, Euskal Eskolako beste ordezkarien hain diferentea zelako?... [+]


2017-02-12 | Xabier Gantzarain
Suzko lore eroak

Gipuzkoako Artista Berrien erakusketarako hautatua izan zen 2013an Ainize Sarasola Ugartemendia (Orio, 1984ko urriaren 12a). Marrazkiz osatutako instalazio bat zen, eta testu hauxe zekarren sarrera gisa: “Baina orduan dantza egiten zuten kaleetan zoratutako ziben antzera, eta ni haien atzetik zalantzan, bizitza osoan egin izan dudan bezala, interesatzen zaidan jendea jarraitzen dudan bitartean, interesatzen zaidan jende bakarra zoratuta dagoena baita, bizitzeko irrikaz dagoena, hitz... [+]


2017-01-29 | Xabier Gantzarain
Aske kolore biziak

Beste artista batzuen aldean euskaldunarentzat ezaguna da Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, 1939ko apirilaren 19a). GAUR taldeko kidea, gero Ez Dok Amairun ibilia, Mikel Laboaren azalen egilea, hainbat afixa ezagunena, Artzeren xoriak marraztu zituena… Ezin da ulertu 60ko hamarkadatik honako euskal kulturaren iruditeria Zumetaren lana aintzat hartu gabe. Eta jarraituko duela ematen du: erreparatu bestela ze presentzia hartu duen bere Gernika koadroak azkenaldian.

Bere ibilbide... [+]

2017-01-15 | Xabier Gantzarain
Damaris Pan

Banaketa egin beharko da seguru asko aurrerantzean: internet aurretik eta internet ostean. Internet osteko artista da Damaris Pan Vega (Mallabia, 1983ko abuztuaren 29a), baina ez bereziki bere lanean sareak presentzia agerikorik duelako, ez bada bere lana ezagutzera emateko sarea erabiltzen duten artisten taldekoa delako. Bere garaiko artista, esan daiteke beraz.

Banakako erakusketarik ez oraindik, baina makina bat erakusketa kolektibotan izan da aspaldian, azkena Iñaki Imaz komisario... [+]


2016-12-25 | Xabier Gantzarain
Konposizioa-91 XI. 1991

Datorren martxoan beteko dira 25 urte Rafael Ruiz Balerdi hil zela (Donostia, 1934ko maiatzaren 5a–Alacant, 1992ko martxoaren 11). Azkeneraino jarraitu zuen pintatzen. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen pintura ikasketak. Madrilera joan zen gero. 1957an Artista Gazteen Lehiaketa irabazi zuen. Urte haietan finkatu zen bere estiloa, abstrakzio lirikotik informalismora doana. GAUR taldeko kide izan zen 60ko hamarkadan. Neurri handi eta kolore biziko koadro ederrak egin zituen... [+]


2016-12-11 | Xabier Gantzarain
Elena Aitzkoa

Gaztea izanagatik jada Gure Artea saria jaso duten artistetarik da Elena Aitzkoa Reinoso (Apodaka, 1984ko urtarrilaren 17a). Sariak gehiago ere baditu, baina merezi du akaso hau azpimarratzea. Epaimahaiak saritzeko modukoa ikusi zuen “artearen gainean duen ikuskera bitalista, bulkada poetiko erradikala eta koherentea, zeinaren bidez bere unibertso propioa sortzen baitu, egunerokoa aparteko bihurtuz”. Jolaserako joera du izenburuetan ere. Ez alferrik, idatzi egiten du, argitaratua du... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude