Borraja Komandoaren matxinada Nafarroan

  • “Talde subertsiboa gara, produktu ekologikoak, mundua, edertasuna maite dituen taldea. Mundu hobeago baten alde oraintxe ekinean hasi nahi duen pertsona multzoa gara, ingurumenarekin konprometitutako taldea. Ez dugu geldirik egon nahi”. Horrela hasten da Nafarroan sortu berri duten “Borraja Komandoa”ren lehen komunikatua.

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2017ko maiatzaren 07a


    Apirilaren 22an, Ama Lurraren nazioarteko eguna zela eta, lehen ekintza burutu zuen taldeak Tuteran: hiriko lorategi bat hartu eta baratze ekologikoa egin zuen bertan.


Hitzetatik ekintzetara


Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK) Helianto taldearekin elkarlanean abiatu du ekimena, “Lorategiari eraso” programaren barruan.
    Ekintzaren helburuak nekazaritza ekologikoa bultzatzea eta horren garrantziaz sentsibilizatzea izan dira.
    Buru-berokiekin eta zapiekin estalitako hamabost pertsona inguruk hartu zuten parte Borraja Komandoaren lehen “erasoaldian”. Erabilitako armak: letxugak, kuiatxoak, loreak, landare usaintsuak, tomateak, ilarrak, orburuak eta porruak. Tuterako lorategiaren transformazioan hiriko Lourdes auzoko Emakumeen Elkartearen laguntza ere jaso zuten matxinoek. Auzotarrei beren baratze propioa zaintzeko eta bertan haziko diren barazkiak erabiltzeko gonbidapena egin zieten komandoko kideek.  


Hasiera besterik ez


Tuterakoa hasiera besterik ez dela izan argi azaldu dute ekintzaileek. “Nafarroako hiri eta herriak erasoko ditugu, ezerk ez gaitu geldituko”, diote komunikatuan. Espazio publikoak, lorategiak, nahiz errepide bazterretako lurrak baratze ekologiko bihurtuko dituztela adierazi dute, inork espero gabe, jendearen sorpresarekin jokatuz.
    “Aski da. Amaitu dezagun itsusitasunarekin, degradatutako guneekin. Guk eraso egiten dugu, edertu egiten dugu, laidoztatutako guneei bizitza ematen diegu”. Beraiekin bat egiteko deia egin die herritarrei taldeak, Nafarroako espazio grisei kolore berdea bueltatzeko lanean segitzeko. Ikusteke dago non jarraituko duen Borraja Komandoak bere matxinadarekin.

Kanal hauetan artxibatua: Baratzetik mundura  |  Nafarroa

Baratzetik mundura kanaletik interesatuko zaizu...
2017-05-21 | Garazi Zabaleta
Baserria gazteen eszenatoki

“Baserri bat zegoen Arrietan hutsik, alokairu merke-merkean. Gazte talde bat ikustera joan ginen, eta lehengusuak eta biok geratzea erabaki genuen”. Markel Enzunza mintzo da, Uribasterra baserriko kidea. Profil anitzeko sei gazte batu dira baserrian elkarrekin bizitzen jartzeko eta bestelako bizi ereduen alde egiteko.

Burujabetzara pausoak ematen
“Elikaduran eta bizi ereduan ahalik burujabeen izatea da gure helburua”, kontatu du. Uribasterrako kideen artean bera... [+]

2017-05-14 | Garazi Zabaleta
Oarsoaldean supermerkatu eredutik aldentzen

“Gure inguruko lehen sektorea egoera zailean zegoela bagenekien. Aldi berean, supermerkatu handiz inguratuta geundela ikusten genuen. Horri buelta emateko erabaki genuen Oarsoaldeako lau herrietako –Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Orereta-Errenteria– zenbait herritarrek Labore elkartea sortzea”. Jon Legorburu elkarteko kidearen hitzak dira, Laboreren hastapenaz. Denda ireki dutenetik hilabete inguru pasatu den honetan, pozik daude herritarren aldetik jasotzen ari diren... [+]


Ospatzeko bi arrazoi

Zu ere Jakobita erradikal horietakoa bazara, irakurle, goitik behera irakurria izango duzu dagoeneko guruaren aste honetakoa, ziur nago. Baina ba al zenekien Jakoba Errekondoren ARGIAko 1.000. artikulua irakurri berri duzula? 1.000 bai, erraz esaten da. Baina ez hori bakarrik, landareen jakintza sarera eramateko bizibaratzea.eus webgunearen asteroko buletina ere martxan jarri berri dugu.
    Hogei urte daramatza Errekondok ARGIAn landareen inguruko saila osatzen. Ez dira sail... [+]


Europako baso baliotsuenetako bat ebakitzeko asmoa du Poloniako Gobernuak

Polonia eta Bielorrusia artean dagoen Bialowiezako basoa, Unescok Biosferaren Erreserba izendatua, mozteko asmoa berretsi du Poloniako Gobernuak. Europako Batzordeak "azken abisua" eman dio ohartaraziz ez dezala basoa moztu.


Agroekologia eta elikadura burujabetzaz ikastaroa antolatu dute Hegoa-EHUk eta EHNE-Bizkaiak

Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta agroekologian, Hezkuntza Popularraren metodologien bitartez, nazioarteko La Via Campesinako formazio prozesuen ezaugarriei jarraituz.


Europako txorien erdia baino gehiago desagertu da azken 30 urteetan

Europako hegaztien kopurua nabarmen jaitsi da azken 30 urteetan, Alemaniako Gobernuak jakinarazi eta Der Spiegelek jaso duenez. Europar Batasuneko landa eremuetan espezie ugaltzaileen %57 desagertu da.  


2017-04-30 | Garazi Zabaleta
Elikadura burujabetzarantz pausoak emateko aplikazio berria

Teknologia berriek gure bizitzetako esparru ia guztiak hartu dituzten honetan, elikadura burujabetzaren alde zein aukera izan zitzaketen galdetzen zuten hainbat elkartek. Hortik sortu da jada martxan dagoen Etxalde App mugikorretarako aplikazioa. Elikaherria, Bizilur, Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra eta EHNE Bizkaiak jarri dute martxan proiektua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru laguntzarekin eta “Bide Berriak: komunikazio sare berriak elikadura burujabetzarako”... [+]


2017-04-28 | ARGIA
Bizi Baratzea buletina abiatuz ospatuko dugu Jakoba Errekondoren 1.000. artikulua

Maiatzaren 8tik aurrera, astelehenero, landareen mundua loratuko zaizu e-postan: Aste horretan baratzean egin beharreko lanak, Jakoba Errekondoren artikulua, esperientzia baten berri, Euskal Herriko agenda osoena... Buletina lehen zenbakitik jasotzeko, sartu Bizi Baratzea webgunean edo bizibaratzea@bizibaratzea.eus helbidera mezua idatzi.


Mixel Berhokoirigoinen galderak nekazaritza iraunkorraren geroaz... bideokonferentziaz luzatuak

Elikadura 21 biltzarra irekitzeko saio nagusian egotekoa zen Mixel Berhokoirigoin, Euskal Herrian elikadura burujabetzaz eta nekazaritza iraunkorraz interesatzen direnen erreferentzia nagusia. Ez zuen, ordea, Gasteizeraino hurbiltzerik izan, ETAren desarmatzeko mugimendu zibilean egindako lanaren ordainetan Parisko epaile batek Frantziatik irtetea eragotzi diolako. Berhokok bideoz eman zuen bere hitzaldia, Europa jauregian bildutakoek txalotu zutena eta ARGIAk transkribiturik hemen eskaintzen... [+]


2017-04-16 | Garazi Zabaleta
"Ekologikoan ere denak ez du balio"

25 urte. Mende laurdena bete du aurten Martuteneko (Donostia) Otarra Bioelkarteak. Kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoz jarri zuten martxan proiektua 1992an, eta helburu berarekin jarraitzen dute lanean gaur egun ere. Ingurumenarekin errespetuan sortutako elikagaiak eskaintzen dituzte elkartearen dendan, osasuntsuak eta ekologikoak. “Otarra martxan jarri zuten garaian jendeak oraindik ez zekien ekologikoa zer zen ere, eta ez zegoen gaur egun daukagun barietaterik”, kontatu digu... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude