Turismo masiboaren sprinta

Turismoaren igoera orokorra izan da Aste Santuko oporraldian. Donostia, Bermeoko Gaztelugatxe, Zumaia edota Elizondo turistaz leporaino betetako irudiek  kezka eragin dute herritar askorengan. Hizketagai bilakatu dira turismo masiboaren ondorioak. Horietako bat da gentrifikazioa: turisten etorrerak eragindako  bizitzaren garestitze orokorraren ondorioz –bereziki etxebizitzen salneurrian– herritarrak periferiako auzo eta herrietara alde egin behar izatea. Horren eragin  mingarriak aspalditik ezagutzen dituzte bizitokia behartuta utzi behar izan duten Lapurdiko kostaldeko, Marseillako, Bartzelonako edota Veneziako milaka lagunek. Prozesu antzekoa Bilbon eta Donostian gertatzen hasia dela salatzen duten ahotsak gero eta ugariagoak dira. Irudian Madrilgo Lavapiés auzoan pasa den hilean gentrifikazioaren aurka egindako protesta umoretsua.

Argazkia: Alvaro Minguito
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.