Ongi etorri emigranteak, geurera

Urte eta erdi hondartza batean hildako haur siriar baten argazkiak sare sozialak astindu zituenetik. Txuriegia zen umetxoa europar begientzat, urtetan Mediterraneoan itotako milaka ume eta heldu beltzak baino hunkigarriagoa.

Ordutik, etorkinak eta etorri ez direnak esplotatuz nagusitasun ekonomikoa mantentzen saiatzen den Europa zaharrak are bortitzago itxi ditu ateak, kontzertinak zorrotzago, hesiak altuago, luzeago.

Mezu xenofoboak eraso terroristen albisteekin nahasten dira. Kanpotarrak arriskutsuagoak, matxistagoak, lapurragoak direla barneratzen dugu. Tantaz tanta zulatu dezake urak harria.

Irmo erantzuten diogu honi. Herritar guztiok sistema eta elite boteretsu berdinak ditugu zapaltzaile eta diskurtso arrazistak herri boterea herrika bereizi nahi du: koloreka, hizkuntzaka atomizatu, kontrajarri eta ahuldu. Beraz, elkar gaitezen.

Diskurtsoaz harago, ordea, gure herri eta hirietako errealitatearen isla litzatekeen ezker antolatu mestizoa eraikitzeke dugu. Oraingoz, abizen bitxidun auzokideekin elkarlanean aritzea ez dugu lortu, ez gara haiengana iristen. Noizko?

Hortxe hausnarketa bat, asteburuan eginen diren Ongi Etorri Gernika 2017 jardunaldietara begira.


ASTEKARIA
2017ko apirilaren 30a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika
2024-03-14 | Estitxu Eizagirre
"Amama harro legoke, nahiko luke landareetan izan genuen aberastasun horretara iristea egun gure lurra"

Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik Egonarria... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso bi urte beteko dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Gernikan

Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.


Materialismo histerikoa
Eskerrik asko

Zer egin dizute, maitea?”. Egunkari baten aurrean nago, berriro, bista apartatu beharrez, arnasa hartzeko. Tortura lekukotzekin gertatzen zitzaidan. Gertatzen zait, oraindik, dirudienez. “Prozesuko dokumentuetako gertaerek hiru urte baino gehiago iraun zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude