Asko dago aldarrikatzeko

  • Egun batzuk barru mundu osoan ospatuko da Maiatzaren Lehena. 131 aldiz egin da honez gero, eta urterik urte sindikatuek kalera irteteko eskatzen dute.

1886an Iparramerikan ugazabek inposatutako lanegun amaigabeen aurrean, zortzi orduak defendatzeagatik hil zituzten langileen oroimenez egin ohi da. Baina ez da gogoratzeko data soil bat, baita aldarrikatzeko ere. Zenbaitek klase borroka ukatu nahi duten garaiotan, bizi-bizirik baitago. Erasoaldi kapitalista gero eta muturrekoagoa da, eta horregatik behar da aldarrikatu, mundu osoan bezala hemen eta orain.

Langabeziak hor segitzen du eskandaluzko zifrekin (%12 inguru), gazte langabetuak %50 dira eta milaka pertsona daude paroan luzaroan; prestazio sozialak gutxiegi dira ordea. Horri gehitu behar zaio beste milaka lagunek jasaten duten lan prekarietatea. Lotsagarria da, bestalde, erosteko ahalmenaren galera, soldatak oso baxuak baitira: Hego Euskal Herriko langileek azken bost urteetan 1.582 milioi euro galdu dituzte. Soldaten araberako diskriminazioa basatia da: emakumeek gizonek baino laurdena eta herena artean gutxiago jasotzen dute, eta gazteek berriz, 45 eta 52 urte artekoen erdia ere ez. Jubilatuek pentsioak praktikan izoztuta dituzte, egunetik egunera pobreagoak dira. Eta bitartean, aberatsak gero eta aberatsago dira, gobernuek kontrolatzen dituzten politika sozio-ekonomiko eta fiskalen onuradun nagusiak izaki.

Egoera aldatzeko bestelako politikak behar dira, eta Euskal Herriaren burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala ere behar dugu, herri langilea izan dadin aldaketa sozialari probetxu aterako diona. Hori lortzeko, ordea, ezinbestekoa izango da sindikalgintza abertzalearen ekintza batasuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude