Patronalaren lotsak eta "maite-maiteak"

  • Enplegu eta langabeziaz publikatutako martxoko azken datuek balio izan dute berriz ere mozorroa kentzeko Hego Euskal Herriko kapitalismo basatiari, Cebek eta Confebask patronalek ordezkatua. Poztu dira enplegu tasa pixka bat hazi delako, baina ezkutatu dute haren kalitate eskasa: behin-behinekoa, prekarioa eta soldata oso baxukoa.

Juan Mari Arregi
2017ko apirilak 16

Enplegu eta langabeziaz publikatutako martxoko azken datuek balio izan dute berriz ere mozorroa kentzeko Hego Euskal Herriko kapitalismo basatiari, Cebek eta Confebask patronalek ordezkatua. Poztu dira enplegu tasa pixka bat hazi delako, baina ezkutatu dute haren kalitate eskasa: behin-behinekoa, prekarioa eta soldata oso baxukoa.

Sinatutako kontratuek hilabete baino gutxiagoko iraupena izan ohi dute. Azken hilean 106.690 kontratu egin dira eta horietatik 97.921 behin-behinekoak izan dira, 8.769 baino ez dira mugagabeak. Eta Gizarte Segurantzaren batez besteko afiliazioak 5.107 lagunen gorakada baino ez du izan. Ez dute esaten oraindik 178.000 pertsona daudela langabeturik Hego Euskal Herrian eta horietatik %60,6k ez duela inolako prestaziorik jasotzen. Ez dirudi asko axola dienik langabezia gehien jasaten dutenak emakumeak, gazteak eta 55 urtetik gorakoak izatea.

Hori bai, administrazio publikoari eskatu diote “arretaz eta maitekiro” jardun dadila bere enpresekin, eta utz ditzala albo batera “lotsak” aurrekontu sozialak mahairatzeko orduan. Hau da, pizgarriak, hobari gehiago eta sozietateen zergan kenketak eskatu dituzte euren negozioei mesede egiteko, eurak omen direlako enplegua sortzen dutenak... behin-behinekoa eta prekarioa bada ere.

Administrazioa orain arte zurikerian aritu da, Kapitalaren kudeatzaile baita, eta erabaki beharko du nola ekin: enplegu kalitate eskasa inposatzen duen gutxieneko kapitalista horren zerbitzura, ala euskal jendarteak osatzen duen gehiengo sozialaren alde. “Maite-maiteak” egin eta “lotsak” kendu beharko lituzke administrazioak, baina herritarren gehiengoaren mesedetan, horien baliabideekin, hots zergekin, bizi baitira batzuk eta besteak. Horrela lortuko dugu enplegu duina edukitzea.

Kanal honetan artxibatua: Prekarietatea

Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...
Deliveroo-ko mezularien greba: prekarioak hasi dira mugitzen

Heldu den iganderako, uztailak 2, Madril eta Bartzelonan banaketa bizikletaz eginten duten Deliveroo konpainiako mezulariek greba deia egin dute. Neoliberalek eufemismoz "ekonomia kolaboratiboa" deitzen dioten sistemako prekarioen mobilizazio deigarria izanen da.


2017-06-26 | Xalba Ramirez
ELA, LAB eta CCOO Osakidetzak aurkeztutako 3.335 lanpostuko EPEaren kontra agertu dira

Osakidetzak, UGTk, SATSE erizain sindikatuak eta SME mediku sindikatuak adostu dute 3.335 lanpostuko EPEa ateratzea. Behin-behinekotasuna %8tik behera jaisteko beharrezko ziren 10.000 lanpostuetatik urrun egongo dela salatu du ELAk.


2017-06-22 | Lander Arbelaitz
"Turismo eredu honen" aurka manifestazioa deitu du Donostiako Ernaik Aste Nagusirako

"Kapitalismoaren estrategia zehatz bati erantzunez Donostian turistentzat jolas-parke iraunkorra" eraiki dutela salatu du Donostiako Ernaik. Turismo masiboak lan prekarietatea dakarrela eta hau lehenik gazteek sufritzen dutela adierazi dute ostegunean turismo bulego aurrean emandako prentsaurrekoan. Arduradun jo dituzte ondorengoak: "Aberasten diren multinazionalak, hotelak, ostalari mafiosoak eta Udaletik babestu eta sustatzen duen EAJ, PSOE eta PP aliantza"... [+]


"Prekarietateari aurre egiteko, arazo indibidualak kolektibo bilakatu behar ditugu"

Gazte mugimenduak abenduan Barañainen egindako Gazteraiki topaketan hainbat lagunek ikusi zuten gazte langileen arazoei aurre egiteko sareak ehuntzea ezinbestekoa zela, eta lanari lotutako taldea sortu zuten. Ekainaren 18an dute “0” asanblada Bakaikun. Ander Bilbao eta Iñigo Alonso talde eragileko kideek orain arteko bideaz hitz egin digute.


2017-06-16 | Topatu.eus
Gure kabuz ala hil
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko autogestioan oinarritutako proiektuen esperientzia, eta ildo ezberdinak biltzen dituen dokumentala. Gazte prekarioek gazte prekarioentzat egina, burujabetzarako bideak egon badaudela erakusteko asmoz.

Lantaldea: Eneritz A. Alistiza, Iraitz S. Zezeaga, Itsaso Z. Etxeberria, Lander A. Bereziartua, Onintza R. Olazabal, Xalba R. Cruz.


Euskal Herria turistentzako postal bihurtzen ari direla salatu du Ernaik Guggenheimen

Bilboko Guggenheim museoko urmaelan hainbat gazte sartu dira turistaz mozorrotuta, Euskal Herria turistentzat moldatutako postal bihurtzen ari direla salatzeko.


2017-06-08 | Xalba Ramirez
Industriako lan istripuen %40 duen azpikontraten sektorea, BECen bilduta

Industria azoka garatzen ari dira ekainaren 6tik 8ra bitarte BEC-en. Sei eremutan banatuta, eta horietako bat azpikontratazioari buruzkoa da.  Duela bi urte 65 herrialdetatik etorritako 18.500 lagun bertaratu ziren hitzordu honetara.


ELAk salatu du Osasunbidean eta Osakidetzan behin-behineko lanpostuak %40 eta %43 direla

Sindikatuak dio Osasunbidean behin-behineko lanpostuen portzentajea %40ra iristen dela, eta Osakidetzan %43ra. “Kalitatezko osasun publikoa bermatzetik oso urrun daudela” adierazi du Ainhoa Fernandez ELAko bozeramaileak.


2017-05-31 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan. Tartean daude etxe berean bizi diren pertsona denen diru-sarrerak kontatzea, etxe bakoitzean gehienez DSBE bakarra jaso ahal izatea eta zenbatekoak Jaurlaritzaren aurrekontuen arabera erabakitzea, ez Gutxieneko Soldataren arabera.


2017-05-31 | ARGIA
Bi langile hil dira Murgan eta Urretxun, bata elektrokutatuta eta bestea altuera batetik erorita

Asteazken goizean bi langile hil dira 9:00ak bueltan gertatutako bina lan istriputan. Bata Murgan (Araba) eta bestea Urretxun (Gipuzkoa).


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude