Hedabideen izaeraz galdezka

argazki-oinak (2014). Neurri aldakorrak.

XX. mendeko arteak irudikapenaren txakur ametsa hankaz gora bota zuen era berean, kazetaritzaren objektibotasuna baino, hedabideen ustezko funtzioa bera auzitan jartzen ari da aspaldian Mikel Telleria Aguado (Tolosa, 1975eko uztailaren 20a), errealitatea eta hedabideak aurrez aurre jarriz, ikuslea kolpean harrapatzen duten lan garbi eta zuzenekin.

Prentsa idatzia du gehienetan langai, edizio digitala sarri, seguru asko, bere adineko gizon eta emakume askok bezala, horixe izango duelako “informazio iturri” ohikoena. Artistaren begirada arroztasunak hartua du ordea, ez da bakarrik, ez da batez ere hedabideek zer kontatzen duten, baizik eta nola, batez ere nola.

Hedabideen ezaugarriak baliatzen ditu bere lanetan: serieka egiten du lana normalean, esate baterako, eta batzuetan serie horiek egunero elikatzen ditu, Klikak seriean bezala; 2011n hasita, prentsa idatziaren edizio digitaletan klikatzen zituen goiburuak gordetzen joan zen, egun bakoitzekoak orrialde batean. Goiburuz betetako orrialde hori neurri handian inprimatu eta galeriako paretan jarri zuen behin, egunero berrituz egunean eguneko titularrekin. Urtebetekoak gordetzen zituen urtekari moduko bat ere egin zuen ordea.

Behin eta berriz jorratu duen gaia da kazetaritzan (eta errealitatearen ustezko irudikapen horretan) argazkiak betetzen duen paperarena. Izurrak seriean prentsatik argazkiak hartu eta toleste sinple batekin irudiak erabat aldatu zituen; Paisaiak seriean mendian egindako argazkien gainean prentsatik hartutako goiburuak paratu zituen, batak bestearekin inongo loturarik ez zutenak; Argazki oinak seriean berriz bere galdera muturreraino eraman zuen, eta argazkia ezabatu: desagertu egin da argazkia eta oinak eusten dio irudiari, hitzak egiten du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Lurraren defentsan "Hamaika" erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]


Eguneraketa berriak daude