Justizia eta bizikidetza berrarmatu

  • Badirudi gizartearen zati handiak, alderdi politiko gehienek eta talde sozial askok ETAren desarmatzea positibotzat eta aurrera egiteko aukera ezin hobetzat jo dutela.

Ezinbestekoa zen, horretarako eskubidea genuen eta iritsi da, iristen ari da 2011tik.

Zer aldatzen da ETAren erabaki honekin? ETAren barnean, ez dakit ezer berririk gertatuko den –muinean, diot–. Azken finean, armagabetzeaz eman duen agirian esaten da Euskal Herriagatik hartu zituztela armak eta Euskal Herriaren eskuetan utzi dituztela. Bada, hasteko, herriaren gehiengoak ez dio inoiz horrelakorik eskatu eta armak, zorionez, ez daude gizarte honen esku, horrelako armarik ez baititugu behar.

Beste arloetan, aldaketak espero bakarrik ez, exijitu behar ditugla esango nuke. ETAri indarkeriari uko egitea eta gure bizitzatik desagertzea exijitu diogun bezala. Pauso garrantzitsu honek balio behar du justizia eta bizikidetza lantzeko eta berrarmatzeko.

Beste arloetan, aldaketak espero bakarrik ez, exijitu behar ditugla esango nuke. ETAri indarkeriari uko egitea eta gure bizitzatik desagertzea exijitu diogun bezala. Pauso garrantzitsu honek balio behar du justizia eta bizikidetza lantzeko eta berrarmatzeko

Zergatik berrarmatu behar da justizia? ETAren jarduerak sufrimendu eta oinaze handiak utzi ditu, denak injustuak eta inoiz sendatuko ez direnak. Estatuak ere ETAren indarkeriari erantzuterakoan sufrimendu injustuak utzi ditu eta oraindik gertatzen ari dira.

Zaila da esaten benetako justizia zer den, baina gizarte honek horretaz zerbait badaki: injustiziak gogoan eduki eta, ahal den neurrian, amaitu eta sufrimenduak arindu. Hauek dira berrarmatze horren oinarriak. Orain arte izan dira ekimenak horren alde: ETAren biktimek badute jasan duten injustiziaren aitortza politiko eta soziala. Baina dena ez da hor bukatzen: hilketa asko daude oraindik ikertzeko eta argitzeko. Ona izango litzateke horri eustea, nahiz eta justizia arruntean ezinezkoa izan delituek preskribitu egin dutelako, eta ona litzateke, baita ere, behin eta berriro adieraztea horrelakorik ez zuela inoiz gertatu behar.

Estatuak eragin duen sufrimendu injustuari ere tratamendu bera eman behar zaio. Estatuak terrorismoa erabili du terrorismoaren aurka, legea bihurritu du salbuespenezko neurriak finkatzerakoan, eta ez da bere legedia betetzen ari espetxe arloan. Hau ere injustua da eta honi ere lehenbailehen amaiera eman behar zaio, eta arindu eta leundu oinaze guztiak. Hemen daude arazo eta oztoporik larrienak. Baina horretan datza justiziaren berrarmatzea.

Gure elkarbizitza ere hautsita egon da denbora luzean. Konfiantza osoa daukat gure gizartean. Gogoz ari gara lan horretan, herriz herri, ekimen desberdinen bitartez, eta lortzen ari gara.

Justizia eta bizikidetza etorkizunaz betetako armak dira.


ASTEKARIA
2017ko apirilaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude