Alkoholemia isuna antzinako Egipton

  • Duela 2.800 urte inguruko egiptoar papiro batean epaiketa eta zigor berezi baten berri jasotzen da: gurdia alkoholaren eraginpean gidatzeagatik zigortu zuten epaitua eta, dakigula, hori da arrazoi horregatik jasotako isunik zaharrena.

Gidariak estatua bat jo zuen lehenik eta, ondoren, neskato bat harrapatu. Epaileak zigor eredugarria jarri zion: mozkortu zen tabernako atean urkatuko zuten eta gorpua han utziko zuten, animalia sarraskijaleek desagerrarazi zezaten.

1897an atxilotu zuten lehenengoz auto-gidari bat mozkortuta gidatzeagatik. George Smith izeneko Londresko taxilaria zen eta 25 txelineko isuna jarri zioten taxiarekin eraikin bat jotzeagatik.


ASTEKARIA
2017ko apirilaren 16a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egiptologia
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Wasabia papiroak garbitzeko

Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Eternitatearen usaina

Antzinako Egipton, momifikazio prozesuan, zenbait organo ontzi kanopotan sartzen zituzten, eta hainbat substantziaz osatutako baltsamoak erabiltzen zituzten horiek kontserbatzeko.


Gela Berdeko hegaztiak

Duela 3.300 urte inguru, Meritaton printzesa, Akhenaton faraoiaren eta Nefertitiren alaba zaharrena, Tell al-Amarnako Iparraldeko jauregian bizi izan zen.


Eguneraketa berriak daude