«Kantu errikoi batek - dio - jatorrizko nortasuna bere izkuntzan eta esan nai errikoian arkitzen du»
1968ko urtarrilaren 21
Benito Lertxundiri elkarrizketa
Orioko Benito Lertxundik Bi Disko Egin Berriak Ditu
«Kantu errikoi batek - dio - jatorrizko nortasuna bere izkuntzan eta esan nai errikoian arkitzen du»
Gure oraiko musika, ari da za. zazaltzen eta gisa berean aberasten. Orai dela gutxi artio, gure herrian koro talde besterik etzen eta mota hortako musika, ba dakigu herriak ez duala egunero kantatzen. Beste gauze baten be. harrean ginauden; beste herriek zuten eta dutena: gaurko musika bat. Denek dakigun bezala, utsune hau betetzen ari zaigu batez ere azken iru urte hoketan. Orai, hor dugu kantari parrasta bat; eta hoberenetakoerik bat: Benito Lertxundi. Bere abotsa gure herrian aspaldidanik entzuten zen, bainan ez orai daukan ohiartzunakin. Ohiartzunak deitu gaitu...
–Koro, zortzikote, eta holakoetan asi zinen kantatzen. Gero, bakarrik eta gitarra bat artuz arizan zara. Asieratik azken kantattaraino bide bat nabaitzen da, bereziko kreatzailea izaten asi zinelarik.
–Esan leike, nere bizi guzian. kantuan aritu naizela, koruetan eta zortrikotetan; egun batez gitarra baten laguntzakin, bakarrik kantatzea pentsatu nuan, eta munduan ziran kanturik politenak neretzat, kantatzen nituan. Baiñan ikusirik ortik neretzat etzegoela ezer, nortasun bat falta zitzaidalako geienetan, neronen kantuak egiten asi nintzan, nere nortasun bat arkitzeko asmoan.
–Zuk, "Ez Dok Amairu" taldea sortzen lagundu zinuen. Zure joeran, zure pokabidean, seburaski zer-ikus izan du horrek.
–Nik taldea sortzen lagundu det eta taldeak nere nortasuna arkitzen lagundu dit. Taldeko lagunak ezautuaz gero eta sakonago, eta bakoitzak beretik utziaz, asko osatu naiz gaur arte.
–Zuretako zer dire kanta eta musika?; nola behar lirake izan, eta zer-ikuste duten herriakin
–Kantua da erri baten azalpena osatzen duan alderdi bat, eta oso bearrezkoa, ori gero eta aberatsuagoa izateko. Bi gauz bear dira, bat artista fin, langille eta responsable egiten diranak bere lanakin; eta bestea, erria gero eta geiago arte obeagoaren bearrean arkitzen dana nezesidadez, eta jakiña, gero, arte ori ordaintzeko konpromisoan dagona.
–Bixtan da, herri baten aurrean zaudela, eta honen ohiartzunak zureak egiten dituzula. Batzuek, hemen erdaraz mintzatzen dela diote eta horregatik izkuntza hortan euskeraz bezain bat kantatu behar litzakela. Zuk kantatzerakoan postura bat artu duzu, eta egokia litzake zar derizkiozun honeri buruz.
Benetako Bilingüismoa nai duanak, ez dezala orrelakorik esan; ori ez dago eskatu bearrik naikoa egiten da erderaz. Nik gauzak bere tokian jartzen nai dit al detan guztian. Ni erri baten semea naiz, eta erri orren izkuntza benetakoa eta egiazkoa bat ezagutzen da, ori da euskera; naiz eta beste izkuntza batzuetaz geiago mintzatzen bada ere erria. Izkuntza au asko galdua baldin badago, ez du esan nai zirkunstantzi oiekin konforme gelditu bear danik. Erdaraz askoz geiago egiten da, bañan gure lanaren bitartez alegindu bear dugu euskera beste izkuntzen parean Jartzera gure errian; ori gutxienez. Gañera kantu errikoi batek, jatorrizko nortasuna bere izkuntzan eta esan nai errikolan arkitzen du. Eta onen ondoren esan nai nuke nik kantua erderaz egingo banu ez nukela kanta errikoirik egingo, baizik menderatzallea.
–Protesta eta beste gisako kantak. Badakigu ugari ari direla orai protestako-kantoreak. Gehienetan, nabaitzen duguna demagogia eta sasi-protesta besterik ez da
–Kantu protestekoa oso modan dago, eta kantante askok izena komerzializatzeagatik artu dute izen au. Kantante protesteko batek erriak dituan problemak kantatu bear ditu konpromiso responsable batean menderatuak dauden gauzakin parte artuaz; erriakin batera bizituaz, eta ez erriaren aurrean begiak itxi eta kanpoena begiratuaz. Erririk gabe ez dago kantarik.
–Goazen beste gauzekin. Drai artio gehienetan, Gipuzkoako herrietan egon zara kantatzen; horietan ezauna baiño ezaunagoa omen zara. Beste Euskalherriko lekuetara joan gogo duzu? Nik uste dut, franko lan ba dagola...
–Asmoa ba dut bai Nafarroa eta Arabara juatekoa bakarrik edo taldeakin, garrantzi aundikoa iruditzen baizait. Jakiña ez dagola juaterik azken lekuetaraño, geienetan erri aundienetan ibili bear dalako.
–Ongi diozu, eta beste herrietan diskek lan hori egiten dute. Gurean ere hala litzake behar... Orai dela egun batzu, argitara emanak daudela zure bi lehen diskak. Hau urrats nagusienetakorik bat deritzaigu esan dugunagatik, eta beste aldetik, lehen aldikotz gure gaurko musikako bi diska honak aurkitu ditugulako.,
–Inportantia da, diska batzuek edukitzea, berak lan asko egiten dutelako errian. Baita ere gañera ikusi det orain gauza onak egingo dirala Barcelonako etxeakin relazionatuta,
–Barcelona aipatu duzu, eta horrek oroitarazten dida zuek eskualde hartan egin zinuten ibilaldia; Palau-ko jaialdia, eta abar.Artu-eman sakon bat erdiesteko lehenbiziko urratsak.
-Oso ibillaldi interesantea izandu da. Cataluña erri bezala oso inportantea da, baita ere gure artu emanak berakin, alkarren artean gauz asko ikasteko bidea delako.
–Kantek egiterakoan, zeintzuk dire zure iturburuak? Gure kanta zaharrak bat eta garrantzi haundikoa izango duzula, pentsatzen dut.
–Gure kantu zarrak base bezela artu bearra dago oso aberatsa diralako, eta berai segira bat emanaz gaurko kantuak egiteko; ortarako asko ikasi eta landu egin bear degu. Eta onekin batera, beste gei asko ere estudiatu bearrean gaude gure errian.
Zuzen, sakon eta klarki mintzatu da Benito Lertxundi. Kantaen bitartez, haren jokabidea gisa berean nabaitzen da. Herri baten ohiartzuna.
J.I.
Bietako disko baten azala. Kantu auek dakarzki: "Gure bide galduak", "bihar itxaropen", "gazte sentimental"
11