Kare pittin batez bapo

Ikusgarria izaten da, ez dagoelako edo egonagatik lurretik bera hartzeko zailtasunengatik, kaltzio faltan diren landareek hartzen duten figura.
Ikusgarria izaten da, ez dagoelako edo egonagatik lurretik bera hartzeko zailtasunengatik, kaltzio faltan diren landareek hartzen duten figura.Argazkia: tomato headquarters

Negua da lurrari eta landareei karea emateko garaia. Ehundaka urtetako ohitura da karetzearena. Kareharria karobian karetu, erre, eta kare horrekin karetu soro, baratze, belaze eta sagasti. Etxeak eta arbolak berak ere karetzen ziren, azala karesnez edo latsun-urez edo kisu-gesalez margotuz. Horrek gaitzak eta izurriteak uxatzen zituen ukuilutik eta etxetik, baita etxeari eusten zioten sagastietatik ere. Desinfektatzaile bizkorra da karea, kisua, gatzina edo latsuna.
    Ezkutuko beste lan mordoxka ere egiten du. Karea deitzen dugunetik benetan interesgarria dena bere osagai bat da: kaltzioa (Ca2+). Buztin-lurrak dantzan jartzen ditu. Hemengo klima hezeak eta buztinak lurra erabat azidotzera daramate. Horrek lurrean dauden jakien mugimendua moteltzen du, eta zenbaitetan baita eragotzi ere; eta landareek ezin eskuratu. Karea emateak beste musika bat dakarkio lurrari. Uraren mugimendua eragiten du, lur moteletako itolarria arinduz. Materia organikoa deskonposatzen laguntzen du, eta sustrai gehiago sortzeko bidea ematen. pH-a igoz, buztinaren uztarria askatuz, kaltzioa bera eta beste jakiak errazago eskuratzen dituzte landareek bezala lurrean bizi diren mikroorganismoek ere. Hori gutxi balitz bezala, lurreko oreka hobetzen du, sustraien arnasketa pizten baitu. Sustraietako gaitzak (fusariosia, adibidez) eragiten dituzten zenbait onddoren mutiritasuna makurtzen du, erasoak ahulduz eta arriskua apalduz.
    Ikusgarria izaten da, ez dagoelako edo egonagatik lurretik bera hartzeko zailtasunengatik, kaltzio faltan diren landareek hartzen duten figura. Tomatearena (Solanum lycopersicum) ezaguna da, nik ipurdi beltza deitzen diot: fruituaren azpiko aldean azalean barrura egiten duen beltzunea. Piper alean (Capsicum annuum) peseta gaitza: puntta usteltzea. Urazan (Lactuca sativa) buruaren erdian gehien hazten ari diren hosto gurienen ertza erretzea. Sagar alean (Malus x domestica) azalean pikor sartuak.
    Karea beti aurretik eman behar da. Kaltea ikusi eta karea zabaltzea alferrik da. Oraindik ez da berandu. Kukuak jotzea baino hobea izango du buztinetan bizi den landareak kare pittin bat.


ASTEKARIA
2017ko apirilaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurra eta ongarriak
2022-04-20 | Jakoba Errekondo
Jan eta bizi

Nahitaezkoa beharko luke hiri hondakinetan organikoa bereizi, luartu eta lurrari bueltatzea; hil ala bizikoa.


2015-11-22 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka: porruak

Kaixo! Badira bi hilabete ziento bat porru sartu genuela gure baratze kaxkarrean; hainbat aholku irakurri eta hainbat laguntza jaso arren, porruak landatu genituen bezain ziztrin daude. Belar txar batzuk dituzte inguruan (gaztelaniaz aros izenekoak), eta ezinean. Argazkietan... [+]


2015-09-27 | Jakoba Errekondo
Zakar montonean lur ustela

Baratze bazterrean beti behar du hondakinak usteltzeko txoko bat. Zopizartzean, jorratzean, belarrak kentzean edo uzta amaitu delako berea eman duten landareen hondakinak kentzean sortzen den materiala, ondo gauza aberatsa da. Jeneralean bazterrean pilatu eta bertan usteltzen... [+]


2015-06-28 | Jakoba Errekondo
Kafea baratzera

Mikatza dut kafea. Mikatza dut gustuko. Gozotik urruti, gazi puntta eta erre punttua duena. Gatz ttantta bat ere ederki letorkiokeela amets egiten dut, maiz. Izan ere kafea! Taxuzko kafe batek ahosabaiaren azken gapirioaren eta mingainaren atzeko pendizaren artean loratzen duen... [+]


2015-02-22 | Jakoba Errekondo
Mausar mausaria

Erreka, ibai eta errio aldamenetako erribera lurrak dira Euskal Herri atlantikoko nekazarien ametsetako paradisua. Lur onenak hortxe bildu dira, urak ekarrita milioika urtean; ez kristorik ezta jainkoaren asmakizuna sortu zuen jenderik existitzen ez zen garaietan hasitako... [+]


Eguneraketa berriak daude