Inma Ruiz de Lezana, sexologoa

"Bizitzako uneren batean, elkarren beharra izango dugula onartu behar genuke"

  • Inma Ruiz de Lezana naiz, Gasteizko EMAIZE sexologia zentroaren sortzaileetako bat. 20 urte baino gehiago daramatzat bertan sexu heziketa, terapia eta aholkularitza lanetan. Azken urteetan arauz kanpoko funtzionaltasuna duten pertsonen laguntzan espezializatu naiz, sexu heziketa inklusiboa beharrezkotzat jotzen dudalako.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk
2017ko apirilaren 09a

Mendebaldeko jendartean burujabetza eta independentea izatea baloratzen da etengabe, baina ikuspegia apur bat irekiz gero ohartuko gara bizitzako garai batean ez bada bestean, besteren beharra izan dugula denok, haurtzaroan edo zahartzaroan, esaterako. Buruan izan behar genuke adinagatik ez ezik, istripu edo gaixotasun baten ondorioz edozein momentutan besteen beharra izan dezakegula. Besteren menpe dagoen pertsonaren ideia deseraiki eta denok elkarren beharra   dugula onartu behar genuke; eta horrekin batera, denok dugula sexu-bizitza osasuntsua izateko eskubidea.

Aniztasun funtzionala dutenek ere bai, noski. Sexuaz ari garela, hauen inguruko pentsaera eta jarrerak ilun eta asistentzialistak izan ohi dira. Jendarteak asexuatu egiten ditu eta ezin dugu ahaztu denok garela pertsona sexuatuak. Haiek ez dakite askotan nola bizi sexualitatea eta horretan laguntzen diegu guk, ahaldundu eta haien sexu bizipenen jabe egiten. Sexualitatea aldakorra da bizi ibilbidean, esperientziek eta sentsazioek ematen dute ezagutza eta ikasteko aukera, eta horretarako bide eman behar zaie aniztasun funtzionala dutenei.

Normalizazioa eta inklusioa eskutik emanda daude. Nahitaezkoa da errealitate aniztasuna eta milaka aldaera daudela onartzea. Jendartean asko dugu ikasteko lan-ildo horretatik tiraka; esaterako, gorputz ez normatiboak onartu, protesiak eta mugikortasun maila ezberdinak kontuan hartu, sexu jokabideen aukera zabaldu, gorputzaren osotasuna kontuan izan edota sexualitateaz gain sentsualitatea ere modu integralagoan ulertzea.

Familiekin eta eskolekin lan egitea ere garrantzitsua da. Izan ere, hauenganako gehiegizko babesak haien sexualitatea muga dezake. Sarritan ez zaie intimitaterako espaziorik uzten, edo debekatu egiten zaie haien gorputza ezagutzea. Adimen-urritasuna duen jendearekin, adibidez, berehala sortzen da alarma jendaurrean masturbatu edo genitalak ukitzen badituzte. Baina intimitaterik ez badu, zaila izanen du espazio publikoa eta pribatua bereiztea. Horregatik uste dugu ezinbestekoa dela erabiltzaileei hainbat arau sozial irakasteaz gain, intimitatearen garrantzia erakustea, baita senitarteko edo ingurukoei ere.

Orokorrean harrera ona izan ohi du proposamenak; familiek beldur handia izaten dute eta prozesua oso askatzailea eta aberasgarria izan ohi da, aurrerapausoak ikusten dituztelako. Zer esanik ez aktiboentzat beraientzat. Pertsona bezala onartuak diren momentutik ahalduntze prozesua hasten dute eta sexuarekin duten lotura eta bizipenen bidez trebatu egiten dira.

Azken urteetan sexu laguntzaileen figura aldarrikatu da, eskaria handia da eta horren bueltan gero eta zerbitzu gehiago sortzen ari dira. Dena dela, hemen ez dago arautua. Ezagutza eta sentsibilizazioa falta da. Anitza arrarotzat hartzen da, eta horrek bazterketa eta ikusezintasuna dakar. Europako hainbat herrialdetan, Suedia, Alemania, Belgika edo Holandan, esaterako, duela zenbait hamarkada onartu zen lan hau; gehienetan diru publikoz laguntzen da edo osasun publikoan sartua dago. Asko dugu egiteko.

Kanal hauetan artxibatua: Gure eskubideak  |  Sexualitatea

Gure eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
"AHT modu paregabea da diru publikoa esku pribatuetara abiada handian pasatzeko"

Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta berpizteko asmoz, berriki Tren Sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriko plataforma sortu dugu Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.


"HMEIk egoera prekarioan utzi ditu familia asko"

Iñaki Colina naiz, 45 urteko donostiarra. Duela hamar bat urte Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatu zidan Kutxabankek eta, ondorioz, galera ekonomiko handiak izan ditut. Aukera paregabe gisa saldu zidaten HMEI baina, azkenean, ikusi dut beren negozioa elikatzeko amarrua besterik ez dela.


"Hirietako mugikortasuna gizarteko arazo askoren isla da"

Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan, Iruñea hiri askoz jasangarri eta seguruagoa izango litzateke.


Poliziaren jarduera grabatu, bai, baina nola?
MULTIMEDIA - erreportajea

Poliziaren jarduera grabatzeko aholku batzuk. Izan ere, polizia grabatzea zure eskubidea bada ere, eragozten saia daitezke. Zure eskubideez ondo informatuta egon eta segurtasunez jokatu. Esaiezu grabatzea legala dela, poliziaren jarduera grabatu dezakezula. Zure burua identifikatzea eskatzen badizute, ez esan ezetz. Baina jarraitu grabatzen.

Debekatzen saiatzen bada, salatu. Saiatu babestuta egoten, saiatu beti beste pertsona batekin grabatzen. Eta irudiak zabaltzen badituzu, egin modu... [+]


Polizia grabatzearen balioa
MULTIMEDIA - erreportajea

Poliziaren gehiegikeriak ezkutuan gelditu ohi dira askotan, eta horrek inpunitatez jokatzera bultza ditzake indar armatuak. Grabatzearen balioa azpimarratu nahi izan dugu Argia, Ahotsa, Ekinklik, Hala Bideo, Topatu eta Eleak/Libre mugimenduak elkarlanean egindako hirugarren bideo honetan.


Grabatzea ez da delitua, zure eskubidea da
MULTIMEDIA - erreportajea

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako 'Grabatzea ez da delitua' kanpainaren bigarren erreportajea.

Polizia grabatzea zure eskubidea da. Legeak onartuta ala ez, zure eskubidea da. Ez dezagun ahaztu: espazio publikoan eta lan orduetan egiten dutena funtzionario publikoen lana da. Mozal Legeak berak, gainera, irudiak hartzeko eskubide hori aitortzen du.

Mezu oker interesatu asko zabaldu dira eta... [+]


Polizia grabatzea herritar guztien eskubidea da
MULTIMEDIA - erreportajea

Teknologia berriek ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak.

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren lehen... [+]


2017-02-24 | ARGIA
Grabatzea ez da delitua

Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak. Batzuetan herritar anonimoek ematen dute horien berri, eta bestetan herri mugimenduek eta herri komunikabideek.


"Beharturik gaude bizitza oso ongi antolatzera; zaila zaigu oraina bizitzea"

Sofia de Esteban Lizarbe naiz, 44 urteko iruindarra. ASORNA, Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko koordinatzaile gisa egiten dut lan. Sortzez naiz gorra, baina ez gor-mutua askok uste duen bezala.


"Pentsio sistemaren krisia batik bat emakumeok ari gara nozitzen"

Maria Gorospe Erdozia naiz, 69 urteko iruindarra, eta beste pentsionista asko bezala, gorriak ari naiz ikusten. Hilean 600 euro inguruko pentsioa jasotzen dut, eta horrekin, gaur egun, ezin naiteke bizi. Hartara, lan egitera behartuta nago.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude