Hitzak mutu (Hasier Etxeberria in memoriam)

  • “Batzuetan iruditzen zait lerro hauetan aurkitzen dudala nire bidea eta, bestetan, hementxe galtzen naizela zeharo, hitz alfer hauen artean. Iruditzen zait, baita ere, gertatzen zaizkidan gauzetatik libratzeko baino, gehiago balio dutela gauzak benetan gerta dakizkidan. Erran nahi dut, La Rochefoucauld-en ezpaletik, koaderno honetan izendatzen ditudanean bakarrik gertatzen direla errealitatean gauza guztiak. Inoiz idatziko ez banitu, ez ziratekeela. Hori izango da literatura, horixe idazlearen lan betierekoa: arnasten duena paperera itzultzea”.
    Hasier Etxeberria, Mutuaren hitzak

1.700 biztanle omen ditu euskal letren errepublikak (Bernardo Atxaga dixit) eta albistea W. H. Audenen testu baten bidez eman da, erlojuak geratu eta telefonoa deskonektatzeko eskatzen duen poema hura, eta txakurrari hezur mamitsu bat eman diezaiotela, zaunkarik egin ez dezan; eta pianoak isilarazi, eta hilkutxa atera dezatela danbolin hots isilez; eta hegazkinek kexuz idatz dezatela honako mezu hau zeruan: hil egin da.

Hasier Etxeberriak berak eman zuen sufritzen zuen minbiziaren berri ZuZeun eta geroztik gertatzen zitzaionaz informatzen jarraitu du. Martxoaren 3an Twitterren argitaratutako mezu batek deskribatzen du gaitzaren kontra egin duen borrokaren tamaina: “Kriston atsegina emango lidake lapitz berri bat erditik apurtzeak, krak, baina ezin dut: ez daukat indarrik. Bihar, agian”. Eta hurrengo eguneko mezua, esperantza txiki bat, puskatutako arkatz baten argazkiaren ondoan bost hitz: “Gaur bai, egin du krak”.

Asko esan da Hasier Etxeberriari buruz eta asko esango da oraindik, ez baitzuen inor indiferente uzten

Azkeneraino borrokatuta, martxoaren 29arekin joan da bere dimentsio guztietan: kazetaria eta idazlea, noski, baina baita eragilea ere –gogoratu 2006ko su-etenaren garaian Milakabilaka ekimeneko bozeramaile; edo Guggenheim zabaltzekotan zenean Kultur Kezka taldean–; arte eta gastronomia-kontuak euskaraz dibulgatzen enpeinu asko jarritakoa; eta bizi zalea, Mikel Maioz lagunak Euskadi Irratian gogora ekarri duenez: “Lagunontzat hori baino hoberik ez dago, bizitza asko maite duen pertsona bat inguruan daukazunean zu ere partaide egiten zaitu”. 

Asko esan da Hasier Etxeberriari buruz, egin duen ibilbideaz, euskal kulturan betetzen zuen lekuaz, saltsa batean edo bestean berarekin tokatu ginenokin izandako solasaldiez. Eta asko esango da, ez baitzuen inor indiferente uzten, ezin zuen: bazituen iritziak; zurikeriarik berriz, ez. Halako liburu ez zitzaiola gustatzen? Idazleari zuzenean esango zion. Kontrara ere bai: atsegin zuen nobela ondo aupatzeaz arduratuko zen.

Eztabaidarako gaia jartzen abila, gauzak egiteko estilo baten jabe, idatzi duen literaturak bezainbesteko balioa dute Sautrelan urtetan egindako lanak eta Bost idazlek, zeinak lagundu zuen gure literaturaren idazle kanonikoak zedarritzen, jakinda kanonak beti direla debaterako gai, baina norbaitek jarri behar duela eztabaida abiatuko duen puntua. Duela 15 urte argitaratua izan arren, erreferentziazko lana izaten jarraitzen du. Ez da kasualitatea.

Ezta hil denean zenbat espezietako jendeek sentitu duten haren galera ere. “Gutako bat zen”, dio narratzaileak Joseph Conraden Lord Jimen. Gutako bat Hasier, eta ez nolanahikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik igande honetan.


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude