argia.eus
INPRIMATU
Loa esplikatzeko lehen teoria
  • K.a. V. mendean, Krotonako Alkmeon filosofo eta medikuntzaren teorialari greziarrak loaren kausen teoria bitxia landu zuen, idatziz jasota iritsi zaigun loaren azalpenik zaharrena.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko martxoaren 28a

Alkmeonen arabera, garuneko odol-hodiak odolez betetzean hartzen gaitu loak. Odolak garunari presioa eragiten dio eta horrek logura eragiten du. Garuna odolez husten denean esnatzen gara. Zientzia modernoak, jakina, ez du teoria babesten, baina horrek ez ditu Alkmeonen lorpenak gutxitzen. Disekzio anatomikoaren aitzindari eta defendatzaile sutsua izan zen, nerbio optikoa aurkitu zuen eta sentsazioak hautematen dituen organoa garuna dela egiaztatu zuen.