Ur sendagarriak eta aire lizunak

  • Zestoa, 1760. urte inguruan. Donemiliagako markesaren txakurrak ur beroko putzuak topatu omen zituen. Hazteriak jota zegoen eta putzu horietan sartuta sendatu omen zen txakurra. 1804an zabaldu zen bainuetxea eta, horrenbestez, Euskal Herriko lehen instalazio turistikoa izan zen. Turista gehiago etortzen hasi ziren 1893tik aurrera, Gran Hotel-a eraikitzen hasi eta gero. Eta 1920ko hamarkada zoriontsuan kanpotarren eragina nabarmentzen hasia zen zestoarren mentalitate eta ohituretan, besteak beste dantzan, Fernando Arzallusek Danbolin Zestoako herri aldizkarian berriki jaso duenez.

Erromeria Zestoako bainuetxe parean, 1920an. Udalak 1928an eman zituen dantzari buruzko arauak.
Erromeria Zestoako bainuetxe parean, 1920an. Udalak 1928an eman zituen dantzari buruzko arauak.

Arzallusek 1928ko agiri bat jaso zuen duela hogei bat urteko festetako egitarauan. Dokumentuak islatzen duenez, urte hartako maiatzeko jaien ondoren, alkateak dantza lotuak debekatu zituen eta horrek herritarrak sumindu omen zituen. Zestoarren erantzuna eztabaidatu zuten udal agintariek, eta eztabaida hura paperan jaso.

Felix Zunzunegi heritarrak esan zuen “ez dela bera dantza lotuaren aldekoa, eta are gutxiago hemengo plazan dantzatzen den dantza zorabiagarri horren aldekoa; berak eskatzen duela ondoko herrietan, Azpeitian eta Azkoitian, egiten dena egitea (…); bera musikaren aldekoa dela baina ez dantza erotikoaren aldekoa eta, beraz, desegokia iruditzen zaiola”. Itxuraz, Azpeitian eta Azkoitian arazoa konponduta zeukaten, baina inguruko herrietan kanpotik etorritako dantza erotiko haiek ez zeuden Zestoan bezain errotuta, nonbait.

Ramon Izeta alkateak arrazoia eman zion Zunzunegiri, baina bazekien “musikariak dantza sueltoak bakarrik jotzearen kontra zeudela, eta horregatik bidezkotzat jo zuela bailable denak bertan behera lagatzea, ea hartara herritarrak otzantzen ziren; baina protestak halako mailara iritsi dira, eta ez da posible eskatzen dutena ez ematea”. Horregatik, erdibideko proposamena egin zuen: pieza suelto bat jotzea eta bestea lotua.

Antonio Egigurenek eskatu zuen erabakia, alde batekoa zein bestekoa, aho batez hartzea, liskar handiagoak saiheste aldera, eta azkenean alkatearen proposamena onartu zuten: “Bandak jo dezala pieza bat sueltoa eta beste bat lotua, baina angelusaren ordurako, hau da iluntzerako, dena bukatzeko baldintzarekin”. Baina, “ez dezatela jo eskandalosotzat hartzen diren dantza bat bera ere, esate baterako fox-trotak, charlestonak, tangoak eta abar”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude