Nor nori (1+1=1)

  • Lehengoan nioen landareak badirela nor. Nortasun hori berezkoa da batzuetan eta emana beste batzuetan. Berezkoa, landare jende berak garatu du denboran zehar. Emana, jeneralean kulturala dute, gure kulturak emandakoa. Tokian tokiko kulturak. Kultura horixe baita, lurra lantzea. Itxuraz, kultura hitza latinezko colere-tik dator, eta, agidanean, hori kwel indoeuroparretik, zeinak esan nahi omen du nahastu, irauli, itxulastu, aldatu, berritu... Hitz horiek denek lurrera naramate.

Ahuakateondoaren txertoa. (Arg.: Jakoba Errekondo)
Ahuakateondoaren txertoa. (Arg.: Jakoba Errekondo)

Txertatzea da kultura. Landare bati beste bat txertatuz berri bat sortu, bi landarez osatutako landare bat. Guk egiten dugu hori. Lurretik sortua dugun kultura, jakintza, landareei bueltan emana. Txertatzean mentu-oinari edo txertakari mentua edo txertoa jartzen zaio. Zein zeini, ordea! Hobeto esanda, nor nori? Sasoia denez, hona zerrendatxo bat.

Espezie berekoetan bakarrik txerta daitezke, besteak beste: sagarrondoa (Malus x domestica), olibondoa (Olea europaea), pikondoa (Ficus carica), hurritza (Corylus avellana), intxaurrondoa (Juglans regia), mahatsondoa (Vitis vinifera), mingranondoa (Punica granatum), gereziondoa (Prunus cerasus var cerasus), gingondoa (Prunus cerasus var avium), pistatxondoa (Pistacia vera), gaztainondoa (Castanea sativa), ahuakateondoa (Persea americana) eta kakiondoa (Diospyros kaki).

Aldiz, zitrikoa beste edozein zitrikori txertatu: mandarinondoa (Citrus reticulata, Citrus x tangerina, Citrus unshiu...), laranjondoa (Citrus x sinensis), limoiondoa (Citrus x limon), arabisagarrondoa (Citrus maxima, Citrus x paradisi) eta abar.

Hezurra duten hauek ere elkarrekin txertatzen ditugu: elorri beltza (Prunus spinosa), mertxikondoa eta nektarinondoa (Prunus persica), abrikotondoa (Prunus armeniaca), aranondoa (Prunus domestica eta abar) eta paraguaiondoa (Prunus persica var platycarpa).

Udareondoa (Pyrus communis) eta irasagarrondoa (Cydonia oblonga) elkarri txerta daitezke, baita elorri zuriari ere (Crataegus monogyna). Azken horrek ederki hartzen du mizpira ere (Mespilus germanica).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Ospea ez da beti ona

Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru eta lepo aldea urdinduak izan ohi ditu. Gainontzean, puntu beltz txikiz osaturik izaten du gorputza, baina bere... [+]


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude