Kapitalismo berdearen noraeza

Ipar Amerikako kritiko marxista Frederic Jamesoni leporatzen diote esaldi esanguratsu hau: “Errazagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”. Ez zaio arrazoirik falta. Non dago koska? Kronologian edota iraunkortasunean ez behintzat. Kapitalismoa eredu ekonomiko berria duela 300 urte inguru abiatu zen. Denbora urria, gure jendarteen historian.

Etsai indartsuen falta ere, ez du izan. Teoriko eta iraultzaile antikapitalista ugari ezagutu ditugu. Hastapenetan ludditak, makinismoaren aurka altxatzen ziren artisauak, baina gero mundu osoan ezagutu ditugun langile sindikalistek, emakumeak ahaztu gabe, mugimendu indigenak eta nazionalak, planeta osoan kapitalismoaren amaiera bilatu dute.

XX. mendeko iraultza sozialistak, batez ere duela mende bat boltxebikeek gauzatu zutena, ez dira gauza izan kapitalismoa gainditzeko eta egun bizpahiru herrialde kenduta kapitalismoak beste guztietan dirau bere krisiekin. Nago, kapitalismoaren “erresilientzia”k muga ekosistemikoetan topatu duela bere akabera.

Natura eta bere zikloak kapital berri bihurtuz, naturaren prozesu ekosistemikoak ere finantziazioan eta merkataritza dinamiketan sartuz, krisi ekologikoaren soluzioa iragarri dute

Yayo Herrero lagun ekofeministak dioenez, pairatzen ari garen krisia ez da ekonomikoa edo ekologikoa bakarrik, zibilizazio krisi bati aurre egiten ari gatzaizkio (ikus La gran encrucijada). Ikuspuntu ekologiko batetik, XXI. mendean sarturik, dinamika edo krisiaren kausa nagusi bi sumatzen ditugu: bata aldaketa klimatikoa (beroketa globala, ozeanoen azidifikazioa, ekosistemen eta gizarte hondamendiak) eta bestea petrolioren gailurra (lurrean zegoen petrolioaren erdia erreta, energia merkearen garaiak amaitu dira).

Garapen sostengarriaren leloa agorturik, ekokapitalismoa edo ekonomia berdea asmatu berri dute irtenbidetzat. Natura eta bere zikloak kapital berri bihurtuz, naturaren prozesu ekosistemikoak ere finantziazioan eta merkataritza dinamiketan sartuz, krisi ekologikoaren soluzioa iragarri dute. Ez, orain arte bezala, energia eta materialen merkataritza librea medio, CO2ren isurketak eta aldaketa klimatikoaren arriskuak hartuz baizik, baso eta oihanen zerbitzuak eta bestelako naturaren “zerbitzuak” ikusezinezko eskuetan jarriz, krisi ekologiko/ekonomikoa gaindituko da, kapitalista berdeen ustez.  

Aldiz, Daniel Tanuro (El imposible capitalismo verde) sindikalista belgikarrak ekokapitalismoaren kontraesanak azalarazi ditu. Etekinen pilaketa eta produkzioaren hazkundea baldin bada helburu nagusia, krisi klimatikoa bizkortuko da. Beroketa globala jaisteko, produkzio gutxiago eta lokala behar dugula dio. Eta burura etortzen zaizkit Petronor, erraustegiak eta AHTren proiektuak. Katu kapitalista, erbi ekologistatzat saldu ez, mesedez!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude