Biraka dabilen fenomenoa

  • “Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina ezagutzen al dugu?

Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena
Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena

Ilargiak Lurrari eragiten diola erakusten duten frogak ardatz, Ilargiaren Egutegia osatu dute Alkartasuna Kooperatibak, ENEEK Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta ARGIAk. “Lurra da guztiaren oinarri. Lurrak berak lantzen ditu ortuak eta abereak. Naturarekin bat lan eginez gero, kalitatezko produktuak lortuko dira”, diote. Lurrak eta baratzeak nola eta noiz landu aholkatzen du egutegiak, ilargiaren eta eguzkiaren eragina oinarri hartuta.

Askotan bilatzen da ilargi betea, baina eraginkorragoak dira prozesuak: ilgora eta ilbehera. Ilgoran, ilargia betetzen ari denean, eguzki eta ilargiaren indarrak gorantz egiten dute. Baratzean lur azpikoak hartuko luke indarra eta ereiteko, belarra ebakitzeko, ontzeko, fruitua biltzeko eta txertatzeko, besteak beste, egokiak dira. Ilbeheran, ilargia husten ari denean, beherantz egingo du indarrak, eta sustraiak sendotuko dira. Landatu, kimatu, moztu, simaur lanak egin eta lurra lantzeko garaia da, besteak beste.

Eta gure gorputzengan, ba al du eraginik ilargiak?

Michel Gros idazle frantziarrak urtero argitaratzen du Calendrier lunaire liburua. Ilargiak esparru desberdinetan nola eragiten duen azaltzen du: mareak, landareak, animaliak... eta tartean giza-gorputzean: “Ilargiak mareak baldintzatzen ditu, baina baita gure desira, instintu eta umorea ere”.

Grosek hainbat adibide ematen ditu. Ilbetearen aurreko egunetan gorputzeko melatonina hormona murriztu egiten dela kontatzen du, eta horrek logura  kentzen duela. Izan ere, loarekin lotura duen garuneko jarduna %30 murrizten da. Ilargiaren zikloak norberaren sentsibilitatearen arabera nabarituko ditugula gehitzen du.

Ilargiaren Egutegian landareak kimatzeko garaiak azpimarratzen diren bezala, Grosek ilea mozteko egun egokiak zeintzuk diren nabarmendu du. Ilbeheran moztuz gero, gehiago kostako zaio berriro irtetea: “Egun aproposean depilatuz gero, bi astez luza daiteke ilea hazteko prozesua”. Ilearen logika bera jarraitu du azazkalekin ere.

Ebakuntza kirurgikoen kasuan, ilargiaren eragina sendatze prozesuan islatuko dela dio Grosek. Gorputzeko atal bakoitza ikur zodiako batekin lotzen du. Ilargiak atal bat estimulatuko du sasoi bakoitzean, eta eragingarriagoa bihurtu. “Urgentziazkoak ez badira eta data aukeratu badaiteke, ilargiaren baitakoa izatea aholkatzen dugu. Orbaintze hobea eta osatze azkarragoa ekarriko du”. Masajeak emateko ere baliagarria dela dio.

Elikadura: Garaian garaikoa

Elikadura litzateke kontuan hartzeko beste elementu bat, ziklo desberdinetan ez baititugu jakiak berdin onartzen. “Ilgoran hobe digeritzen dugu”, dio. Era berean, garaian garaikoa jatera gonbidatzen gaitu. “Elikagaiak kontrolatuta gorputza kontrolatuko duzu”.

Emozioez ere idatzi du. Ilberrian garunak autokontrol handiagoa daukala dio, sena eta naturaltasuna gailenduko direla. Era berean, energia fisikoa murriztuko da. Ilgoran, subjektibitatea eta sormena gailenduko dira. Gorputza harberagoa izango da: elikadura, jakinduria... Ilbetea, kontzientzia eta hausnarketarako garaia omen da; asko eragingo du fisikoki. Eta ilbeheran, objektibitatea eta ekintza nabarmentzen ditu. Desintoxikaziorako baliatzea aholkatzen du.


ASTEKARIA
2017ko martxoaren 26a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Gorputz hotsak
"Ederrena izanen zen okupa motorizatu guztiak desagerraraztea"

Behar ez den lekuan autoa aparkatzen duten gidariak salatzen hasi zen Juan Larreta (Iruñea, 1968) duela bost urte. Esklerosi anizkoitza duenez, desgaituak diren pertsonentzako aparkalekuetan autoa uzteko txartela dagokio. Urteak daramatza Nafarroako txartelen erregistro... [+]


Aireportuko anekdota bat

Askotan nahastu izan nau kanpo begiradak mutiko nerabe batekin, hori ez da berria. Berria ez denez, grazia egitetik gogaitzera pasa izan nau. Berria ez denez, geroz eta erantzun epikoagoak botatzeko gaitasuna garatu dut, egoeraren gaineko kontrola neureganatuz. Eta kontrola... [+]


Eguneraketa berriak daude