Ezkio-Itsasoko tragikomedia

  • Bat: bihoa aurretik ezkiotarra naizela. Itsasoren desanexioaz hitz egiten da, eta jende askok uste du bere garaian Ezkiok Itsaso bereganatu zuela. Baina inoiz ez zen egon anexiorik, beraz, ezin orain desanexiorik egon. 1964ko agirietan  “fusión voluntaria” aipatzen da.

     


2017ko martxoaren 15an - 08:29

2. Bat-egite hura “borondatezkoa” izan zen ala agintari frankistek beharturik elkartu ziren bi herriak? Itsasori banatzeko eskubidea aitortu zaio Gipuzkoako 2/2003 Foru Arauak ezartzen duen salbuespenagatik, alegia, “herritarren iritzia kontuan izan gabe hirurogeiko hamarkadan elkartu ziren udalerriek berriro banatu nahi badute…” ez dituztela 2. 500 biztanle izan beharko. Noski, 1964an herritarrei ez zitzaien galdeketarik egin eta herritarren botorik gabe hautaturiko udal-ordezkariek onartu zuten bat-egite hura; baina, antza denez, ez zen Ezkion eta Itsason aurkako iritzi sendorik agertu; benetan nahi izan ez zuena (Gabiria) ez zen elkartu.

3. Ez pentsa ia 50 urte elkarrekin konpondu ezinik eman ditugula bi herriok, bai zera! Nahiz eta udalerri disfuntzional samarra izan, sakabanaketa geografikoagatik batez ere, bizikidetza nahiko txukuna izan dugu ia beti, desadostasun eta kexa handirik gabe. Baina 2013ko uda ostean, Franco hil eta 38 urtera, benetan indartsu agertu zen Itsason Ezkiotik apartatzeko gogoa. (Esan ezin da egin, baina pentsatu bai, zenbait hilabete lehenago izandako liskar pertsonal batzuk gabe, orain ez ginatekeela honetaz arituko). Baina narratiba ofizialaren arabera, udal partekatua bihurtu zen itsasoarren arazo guztien iturburua.

4. Itsasok arazoak zituela? Bai, Ezkiok edo Gipuzkoako landa-herri txiki askok dituztenen oso antzekoak, eta, nire ustez, udal propioa ez izatearekin zerikusi gutxikoak. Baina, elkarrizketarako aukerarik gabe, de facto banatzeko bidea hartu zuen Itsasok. Egungo egoeraren argitan, hobe zuhurrago jokatu izan balitz, zauriak ireki eta giroa nabarmen gaiztotu baitzen.

Galderak Foru Aldundiari: Aldundian inork ez zuen susmatzen hau gerta zitekeenik? Nola murgildu ziren gure bi herriok hain prozesu luze eta neketsuan 2/2003 Foru Arauaz berme juridiko handiagorik gabe? Eta zer gara eta non gaude orain? Aldundiak bulartsu eta ozen esan du eskumena berea duela eta Itsaso udalerri dela... Baina Administrazio Zentralari dagokion guztian Ezkio-Itsasoko Udala gara

 5. Ikusita Itsason bereizteko joera ari zela nagusitzen eta bazutela horretarako lege-zirrikiturik, hori errespetatzea erabaki zen Ezkion. Eta, “dibortzio” gehienetan bezala, tirabiratsu samarra izan zen negoziazioaren ondoren, banaketa adostu genuen, baina gauza asko partekatzen jarraituz ekonomikoki bideragarriak izateko. Itsason herri-galdeketa egin eta “berriro udalerri izatearen” (sic) alde egin zuen gehiengoak: 88 boto (aurka 26, zuriak 4, abstentzioa 21). Hasiera-hasieratik Foru Aldundiaren bedeinkazio guztiak izan zituen prozesuak.

6. Suziri, kanpai hots eta koktel artean, aurtengo urte-hasieratik bakoitzak geure bideari ekin genion, eta Itsasok Toki Erakundeen Erregistroan udalerri gisa sartzea eskatu zuen. Eta ezezkoa etorri da. Arrazoia? 27/2013 Legearen arabera, Espainian gutxienez 5.000 biztanle behar direla udalerri berri bat sortzeko (Itsasok 165 ditu). Hau nahi bezala konpontzen ez bada, etsipen eta buruhauste ederra!

7. Galderak Foru Aldundiari: Aldundian inork ez zuen susmatzen hau gerta zitekeenik? Nola murgildu ziren gure bi herriok hain prozesu luze eta neketsuan 2/2003 Foru Arauaz berme juridiko handiagorik gabe? Eta zer gara eta non gaude orain? Aldundiak bulartsu eta ozen esan du eskumena berea duela eta Itsaso udalerri dela… Baina Administrazio Zentralari dagokion guztian Ezkio-Itsasoko Udala gara. Itxurakeriak alde batera utzita, nola eta noiz arte funtziona liteke horrela? Eta azken galdera: konturatzen al da Aldundia Itsasori buruz egiten duen urrats orok eragina duela Ezkion ere? Bada, jakin beza egonezina handi samarra dela hemen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude