Txertatzaileen hizkuntza

  • Landareez aritzen gara hemen, baina bai, landareak badira, badirenez nor. Gaur fruitu arbolez arituko naiz, eta horiek bai, horiek bai direla nor. Gure kulturaren, lurra lantzetik datorren kulturaren goieneko koskan ditugu. Ehunka eta milaka urtean landu eta aukeratu, eta hobekuntza kateatu dugu. Irakasle bikainak izan ditugu Asia aldetik ekarritako langintzetan, baita fruitugintzako arterik gorenean ere: txertaketan. Txertatu, sestratu, enpeltu, enpeltatu, mentatu, eztitu, edaen, edaendu, edadon...

Txertoa sagarrondoan. (Arg.: Jakoba Errekondo)
Txertoa sagarrondoan. (Arg.: Jakoba Errekondo)

Txertoa egiteko bi landare behar ditugu: txertaka eta txertoa. Txertaka nolakoa den fruitu arbola halakoa izango da: lurrera ondo egokituko dena, indartsua, handia, nanoa... Txertoak arbolaren ezaugarrietan ere zeresana badu, baina batez ere fruitua nolakoa izango den lotzen du.

Txertaketa izerdi kolpea baliatuz egiten da, izerdi horrek itsatsiko baititu bi landare zatiak. Izerdia garraiatzen duten azalaren azpiko bien mintzak elkarren parean jarri behar dira. Kirurgialari lana. Oraintxe, udaberriaren hasiera da zotzeko txertoa egiteko sasoia. Gero, bero handien ondorengo uda amaierako bigarren izerdialdian egingo da begiko txertaketa. Txertaketaren helburu nagusia landare klonikoak sortzea da, hau da, amaren kopia berdin-berdinak lortzea, hark ematen zituen fruituen berdinak emango dituzten alabak. Hazitik ia ezinezkoa dena lortzen da txertatuz.

Lan horren garrantziaren adierazle da txertaka edo txertatzeko gai den zuhaitzari esateko zenbat izen dugun: mentatzaga, mentuoina, eztitzaga, eztitzaka, momor, iñauska, iñauskaritza, garrazta, edadega, branga, basatarra, basa, areki, aldakaitz, agai, enpeltuko, txertaka, txertakabea, sestraka, makatza, makatz-arbola... Batzuk zuhaitz basak izendatzeko ere erabiltzen dira.

Eztitzaileak, enpeltazaleak, edaentzaileak edo txertatzaileak badu lana oraintxe. Urte askoan fruitua biltzeko aukera itsatsiko edo zapuztuko duen lana. Zorroztu labanak!


ASTEKARIA
2017ko martxoaren 19a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Eguneraketa berriak daude