KiVa

Ez da auto marka bat ez eta zerga mota madarikatu baten sigla ere. Programa bat da, eskolako jazarpena aurreikusten eta murrizten laguntzen omen duena. Bullyng-aren kontrako jarrera aktiboa, non eskola esparruko oro inplikatuta agertzen den: irakasleak, ikasleak, gurasoak, lorezainak eta sukaldariak. KiVa programak aurre egin nahi dio eskoletan ematen den indarkeria orori, berbazkoari zein fisikoari. Eta gure ikastolak abian jarri du programa hori.

Baina nago, deus gutxirako balio izango duela heziketa programa horrek, giza portaeraren berezko basakeriak arrastoan jartzeko. Gizakia berez eta senez gaiztoa den ustekoa naiz, animalia, alegia, arrazionaletik beste duena irrazionaletik. Ongia ikasi egiten da, ez da berezkoa, salbuespenak salbu.

Gizakia gizaki denetik ez da ezer aldatu. Elkar torturatu eta hiltzen jarraitzen dugu, sua asmatu aurretik ere.

Gizakia harroa da, koldarra, krudela, basatia, harraparia, gaiztoa, erasokorra  eta mendeku zalea. Gizakia oldarkorra eta konpultsiboa da.

KiVa programak eskola jazarpena murrizten lagunduko du agian, eta horretan indarrak batu behar ditugu, jakina, baina ez du desagerraraziko. Ez, pertsonen arteko harreman sozialak errespetuan oinarritzen ez diren bitartean

Portaera, jarrera, pentsaera, nortasuna eta izaera bera ere moldagarri diren ezaugarriak dira gugan, eta heziketa, morala, etika, filosofia eta erlijioa erabiltzen ditugu bideratzaile eta zuzentzaile gisa. Eta Ongia eta Gaizkia desberdintzen badakigun arren, pentsatzen jarraitzen dut gizakiok gaiztoak garela sortzez. Hau da, gaizto jaio, beltz eta ilun eta, gero, kulturak, heziketak, ohiturek eta arauek kolorea hartzen laguntzen digute, zeru hodeitsuan ostarteak legetxe.

Indarkeria matxistarekin gertatzen da. Eskolako jazarpenarekin.

Gizartea kontzientziatuko da indarkeria matxistarekin, baina berau ez da desagertuko, gizakiak bere burua kontrolatzen lanak izaten dituelako, animalia irrazionala ere badenez gero. Guztiz eboluzionatu gabeko animalia zibilizatua ere badenez gero.

KiVa programak eskola jazarpena murrizten lagunduko du agian, eta horretan indarrak batu behar ditugu, jakina, baina ez du desagerraraziko. Ez, pertsonen arteko harreman sozialak errespetuan oinarritzen ez diren bitartean. Eta deus gutxi laguntzen dio KiVa programari, esaterako, ikasle taldeak (gurean gertatzen den bezala) errespetu eza lotsagarria erakustea irakasleari, berdinen eta desberdinen arteko bizikidetzaren ezaugarri garrantzitsuena denean, aurrekoa aintzat hartzea. Programak, protokoloak eta dekalogoak ez dira txarrak izaten berez. Gizakia bai, ordea, teoria on guztiak hankaz gora jartzen baino ez dakielako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude