Duelu emantzipatua toplessean

  • Vaduz (Liechtenstein), 1892ko abuztua. Pauline Metternich printzesa eta Kielmannsegg kondesa elkarren aurka borrokatu ziren, ezpatazko dueluan. Ez zen bi emakumeren aurkako lehen duelua, XVII. mendearen erdialdean Frantzian zegoeneko halakoak aipatzen ziren eta Ingalaterran, mende bat lehenago, 1792an, egin omen zen lehena, Lady Almeria Braddock-en eta Elphinstone anderearen artean, lehenaren adinari buruzko eztabaida konpontzeko.

Emile Bayard-en margoetan oinarritutako estereografiak, gerritik gora biluzik 
dauden emakumeak dueluan irudikatzen dituztenak. (Irudia: R.K. Bonine)
Emile Bayard-en margoetan oinarritutako estereografiak, gerritik gora biluzik dauden emakumeak dueluan irudikatzen dituztenak. (Irudia: R.K. Bonine)

Eta, hala ere, Vaduzeko hark oihartzun handia izan zuen eta “lehen duelu emantzipatua” esan zioten. Bi lehiakideez gain, horien ordezko eta laguntzaileak emakumeak ziren, baita duelua antolatu eta gidatu zuen Lubinska baroisa ere. Lubinskak berak agindu zien ezpatariei armak astintzen hasi baino lehen gerritik gora biluzteko. Ziurrenik xehetasun horrek erakarri zuen publikoa, emakumeen emantzipazioak baino gehiago.

Lekukoen arabera, duelu-zelaian formalitate guztiak zorrotz bete ziren, ohiko adiskidetze saiakera eta ondorengo errefusatzea barne. Bi damek borrokari ekin zioten eta, atzera-aurrera ibili ondoren, printzesaren mugimendu bortitz batek kondesa sudurretik odoletan utzi zuen (dueluaren irabazlearen berri iritsi ez zaigun arren, Pauline Metternichek behar luke garaile izan, arerioari odola isurarazi zion lehena izan baitzen). Eragindako kalteak hunkituta, Metternich printzesak ezpata askatu zuen eta eskuak aurpegira eraman zituen. Une hori baliatu zuen Kielmannseggek oldartu eta printzesari eskuineko besaurrean ebakia egiteko. Odola ikusita bien ordezkoak zorabiatu omen ziren. Inguruan zeuden gizonezko zaldizain eta lekaioei agindu zieten distantzia jakin batera geratzeko eta dueluari ez begiratzeko. Baina emakumeen aieneak entzunda, haiengana hurbildu ziren laguntza emateko prest. Lubinska baroisari iruditu zitzaion gizonezko mirabeek bestelako intentzioak zituztela eta aterkiarekin eraso zien, “ez begiratu, ez begiratu, zerri lizun halakoak!”.

Emakume haiek ez zituzten bularrak erakutsi inoren begirada erakartzeko. Ezta haien soineko garestiak ez zikintzeko edo urratzeko ere. Garai hartan emakume medikuak ez ziren ohikoak, baina Lubinskak sendagile titulua zeukan eta, horrez gain, gudu-zelaietan zauritutakoak artatzen esperientzia ere bai. Ehun arrastoek zaurietan infekzio arriskua areagotzen zuela ederki zekien eta lehiakideen osasuna zaintzeko agindu zuen neurria.

Beraz, arrazoi ona zuten gerritik gorako arropak kentzeko. Ez hain ona duelua bera deitzeko: dirudienez, antolatzen ari ziren musika emanaldi baterako lore-apaindurek eragin zuten bi emakumeon arteko desadostasuna. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude