argia.eus
INPRIMATU
Animalia errepublikazaleak
  • Animaliek hildako errege-erreginen zerrenda Egipton gogoz betetzen hasi ziren: lehen faraoia, Narmer, hipopotamo batek aurretik eramanda hil zen K.a. 3000 urte inguruan, Sexto Julio Afrikano historialariaren arabera; haren ondorengo Aha faraoia ere hipopotamoak ehizatzen ari zela hil zuen ugaztun horietako batek. 

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko martxoaren 08a

Kleopatra erreginak bere burua hil zuen, baina teknikoki animalia bat, aspisa, erabili zuen horretarako. Gertuago, VIII. mendean Asturiasen ez zegoen hipopotamorik ez aspisik, baina bai nahi adina hartz; horietako batek Favila erregea hil zuen. Eta berrikiago, Alexander I.a Greziakoa (argazkian) jauregiko lorategietan zeukan tximu batek kosk eginda zendu zen 1920an.