Piku-hostoa

  • Udako oporrak antolatzeko beste proposamen batekin nator. Ekainetik irail erdira arteko tarte horretan goza daitekeen aukera bat. Mediterraneoaren ekialdeko bazterrean, Ekialde Hurbila deitzen dugun horretan, duela 2.000 urte inguru ziren landareen bilduma bat ezagutzeko aukera. 

Rodef Shalom Biblical Botanical Garden, Pennsylvanian (AEB). (Arg.: Daderot)
Rodef Shalom Biblical Botanical Garden, Pennsylvanian (AEB). (Arg.: Daderot)

Garai hartako jendearen eta herrien historiaren berri izan eta nolako bizimodua zuten erakusten du landaretegi honek: elikadura, osasuna, espiritualitatea eta errituak... Baita janzkera ere, adibidez, larrubizi ez azaltzeko pikosto batez nola estaltzen ziren.

Liburu baten aipamenei jarraituz eraiki zuten, eta orduko ehundik gora landare aurki daitezke bertan. Tartean dira ezagun zaizkigun olibondoa (Olea europaea), mahatsa (Vitis vinifera), pikondoa (Ficus carica), mingranondoa (Punica granatum), datilondoa (Phoenix dactylifera), papiroa (Cyperus papyrus), ostargi-belar arrunta (Iris germanica), igebelarra (Nymphaea sp.), hemerokalisa (Hemerocallis sp.) etab. Badira ere ustez galduta zeuden landareak mirakuluz-edo berreskuratu dituztenak, kaparrondo bat (Capparis spinosa) adibidez. Landare bakoitzak bere etiketan ditu izen zientifikoa, aipatutako liburuan dakarren izena eta liburuko zein ataletan aipatzen den.  

Liburua, pentsatuko duzun bezala, Bibliako Itun Zaharra da. Landaretegia Rodef Shalom Biblical Botanical Garden da, eta Ameriketako Estatu Batuetan dago, Pennsylvaniako Pittsburghen. Sarrera doakoa da, baina dohaintzak eskertzen dira.


ASTEKARIA
2017ko martxoaren 05a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-07-21 | Jakoba Errekondo
Beldar jantzia

Sits bat bizi da Ipar Amerikan, hegal berdeetan marra mehe zuri izurtu batzuk erakusten dituena. Synchlora aerata du izen zientifikoa, eta sits esmeralda izurtua edo sits kamuflatua esaten zaio. Sitsaren ezaugarri nabarmenena bere hegalen esmeralda kolore hori da. Sitsak hego... [+]


2019-06-09 | Jakoba Errekondo
Dolda eta grosa

Gero eta dolda gutxiago antzematen da kalean. Alkoholak eragindako dardarizoa da dolda. Ez da kalean grosarik ikusten. Grosa, ardo beltzetik edan duenaren ezpainetan geratzen den orbana da. Ez beltza edo alkohol gutxiago edaten delako, ez; mokoa zuritzen, txorroxten ari zaigu... [+]


2019-06-02 | Jakoba Errekondo
Ihi mendi hotz

Ihia zer den galdetu dit lagun batek berdantzart. Landareei buruz irakurtzen ari zela, ihiarekin topo egin du. Nire erantzuna hauxe izan zen: belar mehe, borobil txorrotx, belaunetarainokoa. Euskarazko Wikipediak honela dio: “Ihiak alde hezeetan hazten diren belarki... [+]


2016-12-18 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Ezpelaz egindako hesi luze bat dugu etxean eta azken hilabeteetan gaixorik dago. Inguruko landare-denda batean esan ziguten gaitz hori oso zabalduta dagoela eta Belthirul izeneko hauts batzuk saldu zizkiguten. Hiru aldiz eman diogu azken hiru hilabeteetan, baina... [+]


2015-10-18 | Jakoba Errekondo
Ile-apaintzailetza

Ile-apaintzaile eta artista ugari dago lorazainen artean. Landareak espaloi lehorretako zulo-ziega-kartzeletan sartu eta nola-hala bizitzera kondenatzea nahikoa ez eta berezko forma naturala ere ezin eraman. Kaleko aldameneko etxekoak, sofan edo besaulkian zangoak zabal-zabal... [+]


Eguneraketa berriak daude