Richard eta Maurice MacDonald anaiek 1948an zabaldu zuten beren abizena zuen lehen hanburgesa jatetxea, San Bernardinon, Kalifornian (argazkian). Familiako negozioak arrakasta izan zuen berehala, eta 1953an frankizia bihurtu zen.
Anaien asmoa aberastea zen, jakina, baina ez zuten katea asko zabaldu nahi, jatetxe kopuru mugatuarekin moldatzeko asmoa zuten. Hala ere, 1961ean ez zioten Ray Kroc-en eskaintzari muzin egin: MacDonald’s jatetxeak saldu zizkioten garai hartako 2,7 milioi dolarren truke.
Gaur egun, zabor-janaren paradigma 119 herrialdetan dago zabalduta eta 68 milioi bezero inguru hartzen ditu egunero.