Unibertso ludiko hori

Ikusezinaz II (1972). Olioa oihalean. 195 x 263 cm.
Ikusezinaz II (1972). Olioa oihalean. 195 x 263 cm.

Jaioterrian bai, eskaini zioten, Donostian ez dauka kalerik Amable Arias Yebrak (Bembibre, 1927ko ekainaren 29a – Donostia, 1984ko otsailaren 29a), nahiz eta bertan bizi izan 15 urte zituenetik, nahiz eta bertan egin artista, nahiz eta bertako arte mugimenduan pieza inportantea izan. Gure esker ona ez da berdina artista guztienganako, antza. Zergatik geratu da Amable Arias halako linbo moduko batean? Gaur taldeko kidea izanagatik, Euskal Eskolako beste ordezkarien hain diferentea zelako? Bere lana ez delako erabili herri baten identitatea irudikatzeko, talde horretako beste batzuena erabili den bezala?

9 urterekin istripu larria izan zuen, trenbidean, jolasean ari zela. 1942an Donostiara etorri zen familia, urte gogorrak izan ziren, aita hiria uztera behartu zuten, tratu txarrak ematen zizkien amari eta Amableri, estraperloko penizilinarekin osatu zen amiñi bat, orduantxe hasi zen etxetik irteten, Ascensio Martiarenarekin hartu zituen  akuarela klaseak tarteka.

1956an margotu zituen bere lehen olioak. Lau urte geroago egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa. Hiriko giro artistiko ofizialak ez zuen batere ondo hartu 1963an egin zuen erakusketa: Espazio Hutsak. 1966an sortu zen Gaur taldea, eta Amable Ariasek idatzi zuen manifestuaren lehen bertsioa, gero dezente kimatuta argitaratu bazuten ere.

Espiritu libreko artista, mundu bat asmatu zuen Amable Ariasek, koloretsua eta alaia bere erara, izaki bitxiz betea, bakarrik ez sentitzeko, munduan bizitzen asmatzeko. Zoragarriak dira leuntasun erotiko hori, bihurrikeria estetiko hori, unibertso ludiko hori. Ez da ordea jolas artistiko hutsa, l’art pour l’art, badu bere gizartea kritikoki erretratatzeko nahia eta abilezia.

Idatzi ere egiten zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]


2023-09-17 | Julen Azpitarte
Beste munduko margolanak

Hilma af Klint (Solna, 1862 – Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean... [+]


Ekilore-zopa

Klimaren aldeko ekintzaile batzuek Van Goghen Ekiloreak koadroari zopa poto bat jaurtitzeaz, lehenbizi, zera esan behar da: munduko intentziorik onenarekin egindako ekintza izan dela. Bigarrenik berriz, aurrekoari erantsi behar zaio munduko intentziorik onenak ez duela askorik... [+]


Esnezaleak ezkutatzen duena

Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.


Eguneraketa berriak daude