Normand Baillargeon. Filosofo kritikoa

"Herritarrei argi gehiegi ematea ez doa pribilegiatuen alde"

  • Izpiritu kritikodun herritarrak lortzeko bidean, hezkuntza eta komunikabide libreak ezinbestekotzat ditu Normand Baillargeon filosofo quebectarrak. Bidea nekeza delakoan, herritarrei giltza batzuk eskaintzen ari da. 2005ean atera zuen Petit cours d’autodéfense intellectuelle (Autodefentsa intelektualerako ikastaro txikia) liburua, Quebecetik at ere arrakasta ezagutu duena. 

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko otsailaren 26a
“Berdintasuna eta hobekuntza hitz emana zitzaien klase ertain eta ertain-apalek engainatuak izanaren sentimendua dute. 
Haserre dira eta edonor entzuteko prest dira, Trump esaterako.  Herritar horiek entzuteko ardura du ezkerrak”. (Arg.: zonneoccupee.com
“Berdintasuna eta hobekuntza hitz emana zitzaien klase ertain eta ertain-apalek engainatuak izanaren sentimendua dute. Haserre dira eta edonor entzuteko prest dira, Trump esaterako. Herritar horiek entzuteko ardura du ezkerrak”. (Arg.: zonneoccupee.com)

Izpiritu kritikoa garatzea duzu xede.

Aspaldiko helburua da. AEB eta Europari doakienez, Argien Garaian kausitzen dugu ideia honen oinarria. Zer nolakoa izango da demokrazia? Zeinek hartuko ditu erabakiak? Estimu handikoa dudan Nicolas de Condorcetek eta gisa bereko beste batzuek erantzun argia eman zieten galdera horiei: herritar argituak ukan nahi baditugu, izpiritu kritikoa behar dute, eta horretarako ezinbestekoa dugu irakaskuntza publikoaren garapena. Laster garatu zen aurkako erreakzio bat, herritarrei argi gehiegi ematea ez zihoalako pribilegiatuen alde. 

Beti horretan gara.

Horregatik da helburua beti hor. Propaganda bat ezagutzen jakin behar dugu, komunikabideek edota hezkuntza mota batek engainatzen utzi gabe. Aipatzen ari naizena ez da abstraktua. Begira beroketa klimatikoaren erronka potoloari. Gezurrean oinarritu mezu bat lantzen ibili dira petrolio konpainiak. Donald Trumpen atzerri-politiken arduraduna klima aldaketa ukatzen ari da.

Izpiritu kritikoa ahulduz doalako markak direa Trumpen irabaztea, Le Penen mehatxua, Brexitaren garaipena?

Izugarri konplexua eta zaila den fenomeno baten aurrean gara. Iritzi publikoaren prestakuntza batek ahalbidetu du Trumpen garaipena. Desberdintasunak ziztu bizian emendatu izanak, elkarrizketa demokratikotik asko baztertu izanak, langabezia emendatu izanak... Horrek guztiak eta Alderdi Errepublikarraren azken 30 urteetako lanak logikoki ekarri dute Trump boterera. Herritarrek diotenari begiratu behar zaio. 

Zer diote?

Berdintasuna eta hobekuntza hitz emana izan zitzaien klase ertain eta ertain-apaleko horiek engainatuak izanaren sentimendua dute. Haserre dira eta edonor entzuteko prest dira. Ezinegon sentsazio hori sentitzen da herrialde anitzetan. Herritar horiek entzuteko ardura du ezkerrak. 

Ezkerra salaketan azkar baina proposamenetan ahul dela deitoratu ohi duzu.

Proposamen eraikitzaileak urri ditugu ezkerrean. Ezkerra, honen ala haren kontra dela jakin ohi dugu. Erraza da erratea. Kontua da lana galdu duenak ala pobrezian denak aski argiki dakiela hori! Proposamen baikorrak eta alternatibak proposatzeko gai izan behar gara. 

Autokritikan dea ezkerra?

Damugarri zait erratea baina ez dut aski nabaritzen autokritikarik. Ezkerraren baitan dagoen atzera-egite morala ere deitoragarria zait. Mendebaldeko unibertsitate anglofonoen baitan, mintzatzea debekatzen ari da ezker moralizatzaile bat, erraten dena ez duelako gustuko. Anarko-sindikalista naiz eta hitz egiten edota proposamenak egiten aritu gara betidanik. Lan-museoak edota lan-poltsak horretarako guneak ziren. Pena da ez dela gehiago autogestioaz hitz egiten.

Ezinbestekotzat dituzu komunikabideak.

Komunikabideen kontzentrazioa, publizitate bitartezko finantzamendua… “Komunikabideen modelo propagandista” batean garela diote Noam Chomsky eta Edward Hermanek. Menderatzaileen interesak islatzen dituen munduaren ikusmoldea proposatzen ari dira. Egoera larrian gara eta sekulan baino gehiago behar ditugu komunikabide aske eta independenteak. Maleruski, ahurtara bat besterik ez da gelditzen. 

Komunikabide publikoei doakienez, zer diozu?

Anarkista izanik ere, aitortu behar dut beharrezkoak ditugula. Igande goiz guztiz aritu nintzen bost urtez Radio Canada irrati publikoan filosofiaz hitz egiten. Ez zuten anitz komunikabidek arrisku hori hartuko! Komunikabide pribatuek ez bezala, nahi duten eskaintza egiteko aukera eta luxua dute publikoek.

Hezkuntza publikoaren bestelakotzeaz bi hitz?

Negozioen munduaren partetik presio handia sentitzen da, bere zerbitzuko nahi du hezkuntza. Oso argi da hori AEBetan, interes ekonomikoak unibertsitateetan sartuak dira. Ikerketak finantzatzeko joera azkarra ere badute. Diruztatu duenaren esku geratzen dira emaitzak eta gaiaren hautaketa. Egoera nahasgarrian gara. 

Autodefentsa intelektualaz idatzi zenuen liburu bat 2005ean. 

Hizkuntzaz, sofismoaz, zenbakiei buruzko jakitateak bildu nituen liburu horretan. Beti izpiritu kritikoa segurtatzeko tresnak emateko ideiarekin.

Arrakasta handiko liburua.

Jendeak badaki jasotzen dituen informazio anitz galdekagarriak direla eta entzuten ez diren kontra-argumentuak ere badirela. Hori horrela, haien egoera hobetzeko eta mundua ulertzeko tresnen bila dabiltza. Horrela azaltzen dut arrakasta hori. Beste hein batean, Chomskyren ideien arrakasta ere honela esplika daiteke: tresnak ematen dizkigu, ezagutzen ez genituen perspektiben berri ematen digu. Zinez nahikeria behar da gaur egungo egoera kaskarraz ez ohartzeko! Galdekatzea bultzatzeko eta erantzuteko tresnak eta aztarnak behar ditugu.                                  

Publikotik dimititurik

“35 urtez aritu naiz hezkuntza publikoan, filosofia eta hezkuntza irakasten. 2009an utzi nuen unibertsitateko postua, desadostasun gehiegi nituelako lankideekin. Mendebaldeari doakionez, bestelakotze sakon bat bizi du hezkuntzak eta jokoan dena ikaragarria da”. 

Kanal hauetan artxibatua: Ezkerreko pentsamendua  |  Hedabideak  |  Hezkuntza  |  Filosofia

Ezkerreko pentsamendua kanaletik interesatuko zaizu...
Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)

Imanol Galfarsorok artikulu bat idatzi du Lapiko Kritikoan Slavoj Zizek defendatzen eta nire artikulu bat zeharka aipatuz. Artikulu horretako zenbait desitxuratze argitzen saiatuko naiz.


2017-06-08 | Xalba Ramirez
Corbynek Blairren bidea deseginez piztu du ilusioa laborismo britainiarrean

Erresuma Batuko hauteskundeetan Theresa May-k aise irabaziko duela uste zuten arren, gora eta gora ari da alderdi laborista. Azken inkesta baten arabera, Jeremy Corbyn hiru puntuko aldean geratuko litzateke soilik.


"Ezin gara kontzeptuetatik hasi pertsonak erakutsi nahi baditugu"

Communal Luxury izenburuak luxuaren definizio polemiko bat iradokitzen digu, luxuaren eta kapitalista handien arteko lotura konbentzionalaz harago. Italiako mugimendu autonomoa dakarkigu burura, 1970eko hamarkadan nola salatu zuen langileen eskubideak mugatu nahi izatea oinarrizko beharretara, luxua klase nagusien eskubide esklusiboa balitz bezala; eta hori salatzeko nola erabili zituen “kabiarra jateko eskubidea dugu” bezalako leloak. Parisen 1871n aldarrikatutako “luxu... [+]


Zer iragan, zer etorkizunetarako?

Anekdota apokrifo batek dio, eta Kristin Rossek Communal Luxuryn jasotzen du, Errusiako Iraultzaren hirurogeita hamahirugarren egunean, hau da, Parisko Komunak zutik eutsi zuen 72 egunen muga gainditu zuten momentuan bertan, Leninek dantza egin zuela elur gainean Neguko Jauregiaren parean. Irudi apokrifo horrek ilustratzen duen ideia ederki esplotatu zuen historiografia sobietarrak: Komuna huts egindako matxinada izan zela, eta haren akats barkaezinak zuzendu zituela iraultza boltxebikearen... [+]


Jolas-ordua bukatu da, Zizek

Intelektual probokatzaileena oinarrizko kontuetan katramilatuta? Badirudi baietz: Slavoj Zizekek azkenaldian errefuxiatuez edo Trumpi buruz eman dituen iritziek zalantza handiak eragiten dituzte.


2017-03-12 | Saioa Baleztena
"Sarea da etorkizuneko aktibismo eta demokraziarako bidea"

Aktibista, antzerki zuzendaria, antzerkigilea, ikertzailea eta kultura sendatzailea eta kudeatzailea da Simona Levi (Turin, 1966). Azken hamarkadetan Bartzelonatik aritu da kultura librearen, demokrazia digitalaren alde eta Espainiako Estatuaren ustelkeriaren kontra. Xnet eta 15MpaRato ekimenen sortzailea. 


"Arrazakeria jasan dugunok lideratu behar dugu borroka hau, ez ezkerreko zuriek"

Unibertsitatera bidean zihoala beltza izateagatik poliziak identifikatuarazi zuenean erabaki zuen aktibista bihurtzea. Garai nahasiotan, faxistak txoriburutzat hartu eta gutxietsi izana akatsa dela uste du, eta eskuinaren zartakoei erantzuten aritzea baino, herritarrak benetan kontzientziatzea lortuko duen diskurtso propioa garatzea dela bidea.


Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak. Zer egin?
MULTIMEDIA - solasaldia

Hirugarren urtez Rosa Luxenburg Konferentzia egin zen urtarrilaren 20an Bilboko HIkateneoan. Aurtengo edizioan Lorea Agirre Dorronsoro (Rosa Luxemburg-en biografiaren egilea) , Pili Alvarez Molés (militante feminista) eta Jokin Azpiazu Carballo (soziologo eta ekintzailea).


2017-01-20 | ARGIA
Zer egin ezker erresistentzietan feminismoari jarritako eragozpenak gainditzeko?

Lorea Agirre, Jokin Azpiazu eta Pili Alvarezek ezker erresistentziek feminismoari jarritako galgaren aurrean zer egin gogoetatutako dute urtarrilaren 20an.

 


"Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan"

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta jakin-mina piztu duela euskal letren mundutxoan. Egilearen anonimotasunaren aldeko apustua errespetatuz, "nork" baino "zer" eta "nola" izan ditugu hizpide e-postaz egindako elkarrizketa honetan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude