2017ko otsailaren 19an
Tuterako Elvira España eskolako baratzea. Iazko ikasturtean hasi zuten bertan eta Arguedasko eskolan Erriberako eskola-baratzeen Sarea proiektua.

Orburuak, zainzuriak eta pikillo piperrak. Nafarroako Erriberaz hitz egitean askori burura etortzen zaizkigun lehen gauzen artean dira barazki gozo horiek. “Eskualde honetan nekazaritza nagusi dela pentsatzen bada ere, errealitatean jendea eta haurrak landa-mundutik geroz eta urrunago daude”. Helianto elkarteko Diego Blanco Nayas kidearen hitzak dira. Ingurumenaren eta iraunkortasunaren aldeko baloreak eskualdean zabaltzeko helburuarekin sortu zuten taldea, 2014an.


Eskola baratzeen proiektua


Helianto elkarteak martxan jarritako proiektuetako bat da Erriberako eskola-baratzeen Sarea. Tuterako Elvira España eta Arguedasko eskola publikoei egin zieten baratze ekologikoak sortzeko lehen proposamena. Klaustroen erantzun ona ikusita, iazko kurtsoan txertatu zuten baratzea eskolako jardunean lehen aldiz. 2016ko azaroan Nafarroako Gobernuak emandako laguntza bati esker, orain, eskola-baratzeen sarea zazpi eskola publikotara zabaldu da: Alesbes, Arguedas, Ribaforada, Cabanillas eta Tuterako hiru eskoletara.
    Arguedasko eskolan, gainera, “erreferentzia baratzea” ari dira sortzen. Helburua eskola-baratze batek izan beharko lituzkeen elementu guztiak biltzea da, antzeko proiektuak martxan jarri nahi dituzten eskolentzat eredu izateko. Kasik bukatuta dute proiektu hori: negutegia, putzua, lorategi bertikala, belar usaintsuen eta fruta-arbolen guneak, “intsektuen hotela’”, konpost kaxak eta klaseak emateko baratzeko gela irekia izanen ditu espazioak.


Baratzea hazten, baratzean hezten


“Eskola-baratzea ikastetxeko beste ikasgela bat bezala ulertzen dugu, ikasleek gaitasunak eta balioak jasotzen dituzten toki bat”. Inguru politean egonen den ikasgela da sarearen planteamendua, espazio desberdina eta atsegina. Blancoren arabera, baratzeko ikasketa bi ataletan banatu daiteke. Ikasleek baratzea lantzen hartuko luketen trebetasuna dago batetik (nekazaritza ekologikoko irizpideak erabilita), eta bestetik, baratzeak hezkuntza tresna bezala betetzen duen papera: elkarbizitza, autonomia, elkartasuna edo talde lana bezalako balioak lantzea, alegia.
    “Helburua agroekologia kontzeptutik harago doa: elikadura burujabetza, biodibertsitatea edota energia burujabetza lantzea ere bada asmoa”, azaldu digu Heliantoko kideak. Ingurumenaren gaineko kontzientzia hartzeko ikasgela bat izatea baratzea, azken batean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude