Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

  • Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri dute.

ARGIA @argia
2017ko otsailaren 19a
Kanal hauetan artxibatua: Aldaketa politikoa Nafarroan  |  Ikurrina

Aldaketa politikoa Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri dute.


Euskararen Lege berria idazteko "oinarriak" entregatu dizkio Kontseiluak Nafarroako Legebiltzarreko presidenteari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”. 


2016-11-21
'Nafarroa orain ala inoiz ez' solasaldia
MULTIMEDIA - solasaldia

Nafarroako aldaketa politikoari bide eman dioten alderdietako kideekin solasaldia egin dute Martin Ugalde Foroan. Mahaiaren inguruan bildu dira Unai Hualde (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Iñigo Pascual (Ahal Dugu) eta Joseba Ezeolaza (Ezkerra). Ion Orzaiz eta Joxerra Senar Nafarroa, orain ala inoiz ez liburuaren egileak gidatu dute saioa.


2016-10-26
Nafarroa orain ala inoiz ez
MULTIMEDIA - erreportajea

"Nafarroa orain ala inoiz ez" liburuan, Joxerra Senar eta Ion Orzaiz Berriako kazetariek herrialdean aldaketa politikoa gertatzeko gako nagusiak aztertu dituzte.


Mendoza: "D ereduaren zabalpena arrakastatsua izan da, arrakasta baita nafar guztiek eskubide berak izatea"

Nafarroako Hezkuntza kontseilaria elkarrizketatu du Euskalerria Irratiak joan den ostiralean. D eredua herrialde osora hedatu izanaz jardun du, besteak beste.


2016-08-29 | ARGIA
"Euskaraz txikiago?": Nafarroako turismo eskuliburua aldatzeko eskatu du Administrazioan Euskarazek

Nafarroako Gobernuaren Turismo eskuliburua “euskararen kontrako hizkuntza politika bati dagokio” Administrazioan Euskaraz Taldeak (AET) salatu duenez.


2016-08-22 | ARGIA
[Bideoa] Uxue Barkos eta baztandarren arteko ika-mika Aroztegiko proiektu urbanistikoa dela-eta

Abuztuaren 19an Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Aroztegia proiektu urbanistikoaren aurka elkartuta zeuden zenbait baztandarrekin izandako eztabaidaren bideoa sareratu du Nafar Telebistak.


Nafarroak banku publiko baten sorreraren bideragarritasuna aztertuko du

Uxue Barkos buru duen gobernuak Nafarroan banku publiko bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dituen txostena osatzeko agindu du. Irailean egingo da esleipena eta hamabi asteren buruan txostena bukatuta izango dela aurreikusten da. Orduan “asko eztabaidatu beharko da”, adierazi du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko ekonomia-lehendakariordeak.


Irazoki, Sorkun, Afu eta Euskabaret, herri sanferminetan

Herri Sanferminak plataformak aurkeztu du sanferminetako programa: San Jose, San Frantzisko eta Errekoletak plazetan, otorduak, haurrentzako ekimenak, azokak, bertso saioak eta beste izanen dira.


Uxue Barkos: "Aldaketak egin behar ditugu gobernuan"

Kontseilaririk ez dute aldatuko, baina zenbait goi kargu bai, Euskalerria Irratian Nafarroako presidente Uxue Barkosek iragarri duenez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude