Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Iaz indaba gorri hazia hirutan erein behar izan nuen. Lehenengo bietan urtez urte izandako indabaz baliatu izan nintzen, eta kale. Azkenik, hazi berria erostea erabaki nuen, eta primeran. Indaba haziek denborarekin indarra galtzen dute?

    Juan de Atxirika (Murueta)

(Argazkia: Ardo Beltz-CC By SA)
(Argazkia: Ardo Beltz-CC By SA)

Kaixo Juan. Indaba edo babarrun haziak (Phaseolus vulgaris) hazi guztiak bezala berritu egin behar dira. Urtea joan eta urtea etorri etxekoen artean soilik gurutzatu badaitezke, pixkanaka ahultzen joango dira. Ez da normala, hala ere, urte batean erabat zapuztea… Beste arazoren bat izan ote daitekeen susmoa hartzen diot.

Horrenbestez, urtero ez, baina biz edo hiruz behin kanpotik ekarri hazia eta bostetik edo lautik bateko proportzioan nahastu etxekoari. Landareen ezaugarriak nahastu egingo dira eta indartu. Gure amona Joxepa zenak zioen beti “urak ekarritako” hazia gehitzeko. Gorago ohitutako hazia zailduagoa dago, baldintza okerragoetara jarria; eta hobeagoetara, behera eramanez gero errazago emango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude