Gora osaba Chomsky!

  • Captain Fantastik filma. Zuzendaria eta gidoia: Matt Ross. Aktoreak: Viggo Mortensen, George MacKay, Missi Pyle, Kathryn Hahn, Frank Langella, Hannah Horton, Nicholas Hamilton, Steve Zahn, Ann Dowd, Trin Miller, Samantha Isler, Annalise Basso, Shree Crooks, Erin Moriarty eta Charlie Shotwell. Iraupena: 118 minutu. Urtea: 2016.


2017ko otsailaren 12an

Ipar Amerikako Mendebaldeko basoetan kokatuta, filmaren lehen eszenetatik beste AEB batzuk ezagutuko ditugu film honekin: natur paisaje eder, kultura anarkista, herritar kritiko eta bizimodu alternatibo bat, kapitalismoaren bihotzean, alajaina.
    Ez naiz ni inori bitxikeria zinematografikoak deskubrituko dizkiona. Gaiak eta planteamenduak soilik ere merezi du, kronika. Oihanean, eguneroko bizitza erabateko burujabetzan oinarrituta eraiki dute beren paradisua Ben eta sei seme-alabako familiak. Amak buruko gaixotasun bipolarra du, ordea, eta azken hilabeteak erietxean emango ditu. Amaren galerak ekarriko du aldaketa familiara. Hura agurtzera hirira joko baitute.
    Eta hor jarriko dira batzuen eta besteen kontraesanak agerian. Filmak umore finez lantzen ditu egungo bizitzaren hamaika zehar-lerro: elikadura, erlijioa, opulentzia, kultura militarra, kulturarik eza, medikuntza eta farmako industria...
    Galdera nagusi bat sumatu daiteke Ben (Viggo Mortensen) aitaren baitan: zer da umeak bizitzarako prestatzea? Guraso ororen kezka, kultura kapitalistan garamatzana etengabeko konpetentziara, besteek egiten badute “badaezpada” egitera, besteek dutena “badaezpada” edukitzera...
    Gozamena da filmean ikustea balioak argi dituenak zer irakaskuntza lantzen duen etxean seme-alabekin. Nolako heziketa, zer jakintza mota, eta zer gaitasun lantzen dituen eguneroko bizitzan. Nola bateratzen dituen gorputza, dialektika kritikoa eta espiritualtasuna.
    Egoerek larri hartuko dute familia, ordea. Eta gizartearen joeratik hain bereiz aritzearen arriskuak jarriko dizkiete begi aurrean. Hiltzeko arriskua, zigorra jasotzeko arriskua, umeak galtzeko arriskua... eta amaren pentsamendu bipolarrak gainerako protagonisteng   an ikusiko ditugu islatuta. “Kaka zaharra, film ezkertiar bat ikusten hasi, eta alternatibak ezinezkoak direla izango da azken gogoeta?” sumatuko du ikusleak ere, larri, bere burua.
    Soilik esango dugu, amaierak bat egiten duela filmak behin eta berriz nabarmendutako balioekin eta esaera iraultzaileekin.
    “Baina” txikitxo bat otu zait lehen ikustaldian: filmeko kolektibitate bakarra familia dela. Kapitalismoaren bihotzean baina bihotzez antikapitalista den bizimodua familian antolatua du Benek. Eta familiako beste kideak, amak, huts egitean eraitsi zaio elkarrekin eraikitako mundua. Amaiera etsipenetik urrun badago ere, ez da inongo momentutan kolektibitate eredua aldatzen. Ez dago antzera bizi den adiskiderik, ez herrixka, ez elkarte, ez mugimendu, ez kuadrillarik... Eta familia horretan, aitak du, noski, guztien gaineko autoritatea. Onberatasunez, besteei entzunaz eta bakoitzari bere izaera eta ezberdintasunak errespetatuz kudeatzen duen boterea, baina patriarkala, bere erroan. Filmak luzaz gainditzen ditu ohituta gauden estereotipo, lan banaketa, eta generoaren baitako jarrerak, baina aita aita, hemen ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Film kritikak
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


Iragana eskuetan

Eskuek askotariko sinbologia dute. Eskuekin gidatzen da mundua eta ukabil sendoekin bermatu agintea. Ukabilekin borrokatzen da boterea ere, atzamarrak bilduz eta eskuak gora altxatuz. Eskuak beharrezkoak dituzte bizitzan beti galtzaile izan direnek, hori baino ez baitute izan... [+]


2020-08-27 | Santi Leoné
Pyewacket

Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla... [+]


Eguneraketa berriak daude